Bera Bera

Select your language

Lehengo larunbatean Bidebietan beragertu zen hegaleko jokalari gipuzkoarra, kontraeraso batean Canyamelar Valenciaren aurka partidan sartu zuen partidako lehen gola, Ligan 300 langara iritsiz ohorezko mailan burutzen ari den seigarren denboraldian.

Maitane Etxeberriak Txapeldunen ligako saikatze fasean kolpea jaso zuen SUPER AMARA Bera Berak Lublinen jokaturiko lehen partidan. Etxean zegoela egin zizkioten frogek haustura zegoela baieztatu zuten eta internazionalak Guerreras Iberdrola ligako jardunaldiak, EHF Cupeko kanporaketa Hungariako Dunaújavarosi taldearen aurka eta antza Frantziako Europako txapelketa jokatzea galerazi diotena.

Etxeberriaren ekarpena eta pisua taldean geroz eta handiagoa da. Iazko denboraldian golegile nagusienen artean kokatu zen Ligan 98 sartuta eta lehiaketa guztiak aintzat hartuta, 121. Igandean Lasesarrera itzuliko da 2013ko irailean debuta egin zuen lekura 16 urte zituela eta maiatzean laugarren Ligaren jabe egin zen gipuzkoarra. Ohorezko mailan egindako lehen urtean–Imanol Álvarezekin- 54 gol sartu zituen, bigarrenean 51, hirugarrenean eta laugarrenean, 48 eta iaz arestian aipaturiko 98 gola, 300 golen langatik gertu utzi zutena.

Etxeberria, Arrojeria eta Cardoso, 15 golegile nagusien artean

Etxeberriak behatzean izandako lesioa dela eta, Arrojeria izan da Ligan 300 golen langa gainditzen aurrenekoa eta ondoren, Cardosok. Usurbildarrak Canyamelar Valenciari egin zizkion bi golei esker 312 sartu ditu eta brasildarrak, 314.

Arrojeriak 2013-14ko denboraldian izan zuen taldean jarraipena eta Etxeberriak adina gol kopuru sartu ditu. Tati Garmendia, Esme López, Reyes Carrere, Zulai Agirre edo Amaia Ugartemendia jokalari historikoen hasierako ibilbide antzera daude Etxeberria eta Arrojeria. Izan ere Bidebietako zentralak Bera Berako golegile nagusiena –Ligan, 1.709 gol egin zituen-, sei denboraldi osorik behar izan zituen 300 golak gainditzeko eta eskuin hegaleko jokalariak –zerrendan hirugarrena Garmendia eta Ziarsolo ondoren- bost urtetan egin zituen. Carrere eta Agirrek ere sei denboraldi behar izan zuten; Ugartemendiak bost behar izan zituen bi boladetan.

Ekaterina Sergueieva errusiarrak hiru urtetan (1990-93) 438 gol sartu zituela eta Manuela Fiedel 331 gol egin zituelarik, Adriana Cardosoren ekarpena azpimarratzekoa da. Aurreneko etapan (2012-13 eta 13-14) 148 gol egin zituen Ligan. Iaz golegile nagusiena izan zen 104 golekin Ligan eta egun 62 gol egin ditu.

Azpimarratzekoa da Patri Pinedok egindako gol kopurua, hasierako bi denboraldietan ia 200 gol egin zituen eta lau urtetan 300 goleko langa gainditu zuen. Arabarra da seigarren golegile zerrenda horretan 742 gol bederatzi denboraldietan. Rakinean dira –bigarren eta laungarren—Ziarsolo (1.095) sei denboraldi behar izan zituen 300 gol baino gehiago egiteko eta Eli Pinedo (925), bigarren boladari itxaron behar izan zuen eta bosgarrena da Eider Rubio (788).

Lehiaketa guztiak kontutan hartuta (Liga, Superkopa, Kopa eta Europa) Adriana Cardosok 417 gol egin ditu, Etxeberriak 389 gol eta Arrojeriak 387. Egungo plantillatik, gorago Alba Menéndez dago 566 golekin Reyes Carrere gaindituz zerrendan. Kapitaina da zortzigarren golegile nagusiena eta 36 goletara du Zulai Agirre. Cardoso, Etxeberria eta Arrojeria 15 onenen artean dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores