SUPER AMARA Bera Berak ‘Osasun egunari’ heldu dio eta Etxeberria eta Azurmendi jokalarien ekarpenarekin Canyamelar Valencia (25-13) gainditu du Bidebietan. Menéndezi atsedena eman dio 147 partida jarrain egindako boladari amaiera jarriz.
Aguas atezain aurrean huts egiten hasi ziren gipuzkoarrak, eraso posizionalean batez ere, Canyamelar Valencia aurretik ere (1-2) jartzeko baliatuz, Ezkurdiak hiru gol jarraian egin arte eta Terés lagun, SUPER AMARA Bera Berak 7-3 ezarri zuen markagailuan lasaitze aldera.
Halere, ez zen egoeraz baliatu partida apurtzeko. Imanol Álvarezek Berasategi eta Terés erdian jarri zituen, Etxeberria eta Sans ondoan eta Arrojeria eta Ezkurdia hegaletan. Arderiusek kataluniarra ordezkatu du erasoan. Atepean, Castellanos, asmatzen gainera. Lehenengo zati erdialdean Azurmendi kokatu da erdian eta partida osoa iraundu du. Donostiarra eta Etxeberria eta ziren nobedadeak.
Halere, Aguas atezainak taldeari eutsi dio lehian eta Asenciok ardura hartu du erasoan, atsedenaldira oraindik partidan ziren valentziarrak (12-8).
Bigarrenean bertakoek jaurtiketak huts egiten hasi dira eta Canyamelar Valencia gerturatu da (38’: 13-11). Hortik aurrera, valentziarrek arazoak izan dituzte. Cardosok hiru gol egin ditu –penaltiz, bi eta kontraerasoan- eta berriro tartea irekiko du, are gehiago handituz Canyamelar bi jokalari gutxirekin gelditu denean (44’: 18-12).
Aguas atezainarekin lehia estua izan duen Ezkurdiak eta Arrojeriak tartea handitu dute eta minutuak pasatu ahal abantaila handitzen joan da eta Arrudak erabat itxi du golerako bidea.
Guerreras Iberdrola Ligak abenduan izango du jarraipena, hamaikagarren jardunaldiarekin. SUPER AMARA Bera Berak euskal derbiari ekingo dio igandean Lasesarren HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka Sara Gil donostiarrekin bat eginda.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 25, Canyamelar Valencia 13
SUPER AMARA Bera Bera: 25 (12+13): Castellanos, Ezkurdia (6), Sans (2), Terés (3), Berasategi (3), Etxeberria (1) eta Arrojeria (2) –titular- Arderius (3), Cardoso (4, 3p), Azurmendi, Karsten, Camejo (1) y Arruda (o.a.). Deialdian: Menéndez, Morandeira eta Zugarrondo (o.a.)
Canyamelar Valencia: Aguas, E. Descalzo (1), Saenz, Asencio (6), Gómez (2), Ibañez (2), Cañavera, Cabello, Del Olmo, Morais (2), Mazza, Pérez eta Marín (o.a.)
Epaileak: Millán eta Quintanar (Catalunya)
Kanporatuak: Azurmendi eta Karsten Super Amaratik eta Cabello, Del Olmo eta Asencio Canyamelar Valenciatik
Partzialak: 1-1, 4-2, 7-3, 8-4, 11-6, 12-8 –atsedenaldia- 13-9, 15-11, 18-12, 20-13, 22-13 eta 25-13