SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko da larunbatean 18etatik aurrera Bidebietan Canyamelar Valencia taldea hartuz, “gure zalegoen aurrean irudi ona emateko asmoarekin”, entrenatzailearen esanetan.
Imanol Álvarezek dio bai berak eta jokalariek “erregulartasuna aurkitu nahian gabiltza, norabide bat partidak irabaztera eramango gaituena”. Onartu du ere bai “partida borobilak jokatu ditugu eta ez hain onak” eta ohartarazi du “akatsak egiteko tarte gutxi dugu”. 13 puntuekin, SUPER AMARA Bera Bera lau taldeak osaturiko multzoan dago: Liberbank Gijón, Mecalia Atlético Guardés eta Aula Alimentos de Valladolidekin batera eta puntu batera ditu Rincón Fertilidad Málaga eta Rocasa Ace Gran Canaria. “Ezin gara despistatu, taldeek puntuak galduko dituzte eta guk partida zuzen gehienak etxean ditugu, non indartsu egon behar dugu”, adierazi du entrenatzaile bizkaitarrak.
Imanol Álvarezek Maitane Etxeberria prest du. Polonian, Txapeldunen ligako atarikoan behatza apurtu zuen eta oraindik ez du Ligan debutarik egin. Hortaz, aurredenboraldia burutu du orain maila handia erakutsiz Frantzian eta Lezon. Deialdian ere izango da Nora Azurmendi, ehuneko ehunean egon ez arren eskuin sorbaldako egin zioten ebakuntza atzean utzi du.
Abenduan ligako bi partida
2000. urteaz geroztik ohorezko mailak ez zuela abenduan jardunaldirik. Orduan abenduaren 10etan eta 17an jokatu zituzten ligako partidak.
Imanol Álvarezen esanetan, “tarte honetan lan ona egin dugu eta bi jokalari errekuperatu ditugu”. Urtarrila eta otsaila partidaz beteta izango ditu SUPER AMARAk, abenduaren 22tik otsailaren 10era arte 13 partida jokatu behar dituelako. “Jokalari guztien ekarpena behar dugu” adierazi du entrenatzaileak. “Minutuak hobeto banatzeko aukera dugu orain eta jokalarien minutu onenak aprobetxatu” gaineratu du.
Larunbatean aurrean izango duen Canyamelar Valencia taldeak larunbatean berdindu zuen Helvetia Alcobendasekin, jardunaldi aurreratuan. Imanol Álvarezek dio Canyamelar “emaitzek dioetena baino talde hobea da”. “Baloi galdu ugari dituzte eta horrek kaltetzen die”.
EHF Cupeko multzoen faseaz galdeturik, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak adierazi du “helburua hor sartzea zen, lehiaketa berria da, ez gaude faboritoen artean, baina lehiatuko dugu”. Bere kezka nagusiena “Liga eta Koparekin bateratzea da baina espero dut eragina ez izatea, partidaren bat eta beste ezberdintzen jakieta eta batez ere, joku ideia bera mantentzea”.
Fernanda Da Silvaren bajaren inguruan adierazi du “ni ere aita naiz eta giza aldetik ulertzen dut are gehiago partiden uholdea ikusita”. “Fernanda gurekin egotea luxuzkoa zen, egoerak eragin du orain ez egotea, bere bajak mina egin zigun bere garaian baina azkar eta ondo mugitu gara, nire uste apalean Sara Gil da ezker hegal horretan ondoen aritu dena, eta internazionalitatea horren froga da”.
“Gil gure sistemetara moldatzea ez dut uste oso zaila izango denik, horrez gain, ligan esperientzi gehiago du, atezainak ezagutzen ditu eta 5-1 defentsan aurrean egin dezake lan”. Kataluniarrak Godoy Maceira BM Porriñorekin azken partida jokatuko du larunbatean Sagunton eta asteazkenean entrenaldia SUPER AMARA Bera Berarekin burutuko du.
Jardunaldia
Hainbeste talde elkarren ondoan, Guerreras Iberdrola ligako jardunaldi bakoitzean partida zuzenak emango dira. Ostiralean, Rincón Fertilidad Málaga liderrak KH7 BM Granollers hartuko du eta larunbatean A Guardan Mecalia Atlético Guardés eta Aula Alimentos de Valladolid elkarren artean arituko dira.