SUPER AMARA Bera Berak Godoy Maceira BM Porriño taldearekin adostu du Sara Gil de la Vega internazionalaren fitxaketa abenduaren amaiaeran egingo dena.
Kataluniako ezker hegaleko jokalariak Fernanda Da Silva ordezkatu du eta SUPER AMARA Bera Beran egongo da, gutxienez, denboraldi amaiera arte eta hurrengoa.
Bartzelonan jaio, 24 urte izan arren Sara Gil de la Vega zortzigarren denboraldia betetzen ari da ohorezko mailan, Castelldefelsekin debuta egin zuena 2012-13an eta O Porriñora 2015-16an pasatu zelarik, laugarren denboraldia betetzen ari zela aurten, Guerreras Iberdrola Ligako bigarren golegile nagusiena delarik patidako ia zazpi gol eginez.
Fernanda Da Silvak jokatzeari uko eginez, SUPER AMARA Bera Beraren irakurketa erraza izan zen. Aramendia otsailera arte egongo ez denez, abenduaren 22tik otsailaren 10ra bitartean donostiarrek 13 partida jokatuko dituzte: EHF Cupeko multzoen fasea, Kopako kanporaketa eta Guerreras Iberdrolako bost jardunaldim horien artean, Barakaldo eta Xixonera eta Bidebietan Rincón Fertilidad Málaga. Ondorioz, leku hori indartzeko erabakia hartu zuen eta Federazioak abenduaren 31era arte jokalariak taldez aldatzeko aukera uzten duenez, Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak Abel Estévez eta Sara Gil de la Vega komentzitu ditu.
Godoy Maceira Porriñorekin ados jartzea erraza izan zen, jokalarientzat egunak konplikatuak izan ziren, Espainiako selekzioak deitu zuelako Eurokopako bidean jarriz Jénnifer Gutiérrez ordezkatuz. Asteburuan baiezkoa eman zion SUPER AMARA Bera Berari.
Halere, Godoy Maceira BM Porriñorekin hartutako akordioak dio Sara Gil de la Vega abenduaren 22an galizarrekin arituko dela Sagunto Morvedre taldearen aurka eta SUPER AMARA Bera Berarekin bat egingo duela urteko azken astean igandean Barakaldon jokatzeko eta ondoren Kroaziara egingo du bidaia EHF Cupeko multzoen fasean debuta egite aldera.