Bera Bera

Select your language

EHF Cupeko multzoen fasea zozketatu da Vienan Europako federazioak duen egoitzan eta SUPER AMARA Bera Bera D multzoan ageri da egungo txapeldun Craiova errumaniarra, Podravka kroaziarra eta Danimarkako Nykøbing Falster batera.

Gipuzkoarrek EHF Cupeko ligaxkan Koprivnicako Podravka Vegeta ezagunaren aurka egingo dute debuta. Izan ere, laugarren aldiz elkar ikusiko dutela kroaziarrek eta euskaldunek. EHF Cupen 2004 urtarrilean, 2006ko otsailean eta Txapeldunen ligan 2013an izan ziren orduan. Partida guztietan, etxekoak nagusi. Kroaziarrek aurtengo Txapeldunen ligako multzoen faseari ekin zioten eta Thüringer taldearen aurka gol average delakoa galduta zutelako ez dira Main Rounden sartu.  

Multzoen fasea 2019ko aurreneko asteburuan hasiko da eta otsailaren 9ra arte iraungo duelarik, hau da, sei jardunaldiak jarraian izango dira, SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako hiru jardunaldiak eta Kopako kanporaketa Helvetia Alcobendasekin gainditu nahi ditu.

D multzoan aurten Txapeldunen ligako atarikoetan aritu diren hiru taldeek bat egin dute. Podravkak antolatu zuen sailkatze fasean Craiovari irabazi zion finala gol bateko aldearekin. Podravka taldeko zortzi jokalari izan ziren selekzioak egindako 28 izenen zerredan, Frantziako Eurokopa jokatze aldera, gainera Espainiak Kroazia izango du aurrean debuta egunean, abenduaren 1ean.

SCM Craiova da EHFko egungo txapeldunak finalerdietan SUPER AMARA Bera Bera kanporatu zuen Kastamonu turkiarra bi golen aldeko tartearekin gainditu ostean eta finalean gol bakar batez Norvegiako Vipers mendean hartu (52-51) zuen. Horrez gain, bigarrena gelditu zen ligan, Bucaresti ostean eta egun bosgarrena da, R3an Borussia Dortmund gainditu du sufrituta (38-35) itzulera partidan 3.500 zaleen babesarekin. Donostia aurreneko aurkaria izango da urtarrilaren 12 edo 13an.

SUPER AMARA Bera Bera San Sebastián bezperaz Danimarkara egingo du bidaia, non Nykøbing Falster zain izango duen, Kristina Kristiansen izarraren taldea, kalitate itzelezko 1,63 m. zentrala, Donostian ikusi beharko duguna selekzioak Frantziatik kanpo utzi baitu. Nykøbing Falster ez da oso ezezagu baina Danimarkako liga indartsuan laugarrena izanik, gogorra izango da, R3an H 65 Höörs HK suediarra eta R2an Iuventa Michalovce kanporatu ditu, lau partidak irabaziz.

Daniarrek Gipuzkoari egingo diote bisita urtarrilaren 26-27an; Podravkak, hurrengo astean –otsailaren 3an- eta SUPER AMARA Bera Berak fasea itxiko du otsailaren 9an Errumanian. Multzo aurreneko biek bakarrik pasatuko dira final-laurdenetan.

Bera Bera RTko eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak onartu du “multzoa zaila da”, baina era berean, hona iristea “arrakastatzat” jo du. “Gutxi batzuk baino ezin dute honako lehiaketa jokatu eta hemen gaude, beti pentsatu nahi izan dugu hona iristeko koxka bat genuela eta aurten gainditu dugu, orain gozatu behar dugu, maila handiko eskubaloi ekarri behar dugu, esperientzia hartu eta gure maila ere hobetuko dugula ziur naiz”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores