Bera Bera

Select your language

Bihar osteguna, Europako Federazioak Vienan duen egoitzan 11etatik aurrera -SUPER AMARA Bera Berako ordezkaritza bertan dela-, Challege Cupeko final-zortzirenak eta EHF Cupeko multzoen fasea zozketatuko dira, donostiarrak hirugarren multzoan direlarik.

Danimarkako lau talde izanda eta EHF Cupen arautegiaren arabera multzoen fasean liga bereko taldeak ez direnez onartzen, SUPER AMARA Bera Berak Danimarkako aurkari izango du 2019ko urtarrilaren 5-6an hasiko den ligaxkan. Donostiarrak Viborg taldearen ontzi berean izanda, talde honen kontra ez da arituko.

Danimarkako liga Europako indartsuenetarikoa da, Odensek menperatzen duena 14 garaipen dituelarik eta Txapeldunen ligako Main Round delakora sailkatu delarik. Ostean, lau talde bi puntuetan, horien artean København –Txapeldunen ligan jarraitzen duena- eta SUPER AMARAren aurkaria izango diren taldea bat: Team Esbjerg, Herning-Ikast eta Nykøbing Falster. Team Esbjerg taldeak Paris 92 kanporatu du, Herning-Ikastek Judith Sans fitxatu zuen duela urtebete Txapeldunen ligako Main Round delakoa jokatu zuelarik iaz eta lehengo asteburuan Alicia Fernández eta Marta Lópezen Valcea taldea gaindutu duena eta Nykøbing Falster, berriz, Suediako H 65 Höörs HK baino gehiago izan da.

EHFk araudiari eutsiz gero, SUPER AMARA Bera Berak badaki aurreneko partida (urtarrilaren 5 edo 6an) etxetik kanpo izango duela eta aurrean izango duela Txapeldunen ligako multzoen fasetik datozen taldeenetariko bat: Kroaziako Podravka, Norvegiako Larvik, Alemaniako Bietigheim –Lublinen Txapeldunen ligako atarikoan galdu zuen taldea- edo Suediako Sävehof. 2013an, Txapeldunen ligako multzoen fasean Bera Berak kroaziarrak –Gascan irabaztea lortu zuten- eta norvegiarrak izan zituen.

Hortik aurrera, aukera zabala. Team Esbjerg sortatuz gero, SUPER AMARA Bera Berak Errusiara edo Errumaniara joan beharko luke, Kuban Krasnodar edo Magura taldeen aurka, bi bidai konplikatuak. Halere ere, Herning-Ikast edo Nykøbing Falster multzo berean izanda, Tervel, María Núñez edo Lara González diren Frantziako Besançon –MKS Lublin kanporatu zuen- edo Mireya Gonzálezen Hungariako Siófok –Lada kanporatu du- edo Errumaniako Craiova, egungo txapelduna, Borussia Dortmund gainditu duena. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores