Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) publikoa egin du gaur 16 taldeak nola banatu dituen azaroaren 22an egingo den zozketarik begira, 11etatik aurrera, Vienako egoitzan, non SUPER AMARA Bera Berako ordezkaritza izango den.
Banaketaren arabera, SUPER AMARA Bera Bera hirugarren ontzian kokatu dute, Danimarkako Viborg, Alemaniako Metzigen eta Norvegiako Storhamar taldeekin batera, ondorioz, badaki talde horien kontra ez dela arituko multzoen fasean, 2019ko urtarrilaren 5etik otsailaren 9ak bitartean, sei asteburu jarraian.
Txapeldunen ligan aritu diren lau taldeak multzo berean sartu ditu EHFk: Podravka (Kroazia), Larvik (Norvegia), Bietigheim (Alemania) –atarikoan izan zuen aurkaria- eta Sävehof (Suedia). Bigarren ontzian izango dira: Team Esbjerg (Danimarka), Besançon (Frantzia), Siófok (Hungaria) eta Craiova (Errumaia) –egungo EHFko txapelduna -. Eta azkenean, Herning Ikast eta Nykøbing Falster daniarrak, Errumaniako Magura eta Errusiako Kuban Krasnodar Guardés kanporatu zuena.
Aurreneko bi sailkatuek lehiaketan jarraituko dute, hau da, EHF Cupeko final-laurdenak jokatuko dutenak.