Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak gaur eguardian denboraldi hasieran helbururik handieneterikoa finkatu zuela lortu du. EHF Cupeko multzoen faserako txatela exijentea eskuratea, hau da, Europako 28 talde nagusien artean egotea, guztiak Liga handikoak. Gol bakar batez galdu arren (22-23), kanporaketa gainditu du (48-41).

SUPER AMARAk Hungarian lorturiko zortzi aldeko abantailak partidan eragina izan du baina gipuzkoarrek etxean irabazi nahi zuten. Dunaújvárosi taldeak ideia berriak izan ditu eta kanporaketaren bila etorri da SUPER AMARAren balizko erlaxarioa baliatuz.

SUPER AMARAk erasoan arazoak somatu ditu, aurreneko hamar minutuetan bost baloi galera izan ditu eta kontraerasoan baino ez du gola egin, Da Silvak eta Arrojeriak Terés ederki ikusi duelako.

Baina defentsa sendo zegoen eta Castellano atezainak geldiketa ederra egin ditu, taldea partidan mantendu duelarik. SUPER AMARA lasaiago erasoan argi printzak ikusi ditu. Hungariarrek Menéndez eta Karsten ondo zainditu zituzten, zirkulazioa oztopatzera irteten zen defentsa baina Arderius eta Arrojeriak ardura hartu zuten eraginkor.

Castellanosen geldiketak ez ziren markagailuan adierazten aldaretzak Hungariarren eskuetara joan direlako, lautik hiru gol sartuz. Halere, SUPER AMARA Bera Bera aurretik jarri da Karstenen golarekin baina Sirian piboteak lehia berdidu du. Azken minutua, eromena: Arderius eta Cardosok fly delakoarekin asmatu dute eta Castellanosek geldiketa ederra egin dio Siriani atsedenaldira 11-10 aurretik joateko.

Bigarren zati hasiera positiboa izan zen, Cardosok eta Arderiusek tartea zabaldu dutelarik, halere, arazoa kanporaketak izan dira, lau hamabi minutuean eta Dunaújvárosi aurretik jarri da da (44’: 16-17).

Partidak oreka berreskuratu duenean Cardoso eta Arrojeria abantaila eman diote SUPER AMARAri baina azken minutuetan arriskatu dira bi taldeak, Zugarrondok gainera Bera Berarekin aurreneko gola sartu du geldiketa bat egin ostean baina Sirianek penaltia lortu du, Szekerczések sartu duena eta azken jokaldian ez zuten asmatu Arderiusek eta Arrojeriak, halere, SUPER AMARA Bera Bera ostegunean Vienako zozketan izango da, EHF Cupeko multzoen fasean, Europako bigarren lehiaketa gorenean, Liga handien aurkariekin batera.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 22, DKKA Dunaújváros 23

SUPER AMARA Bera Bera 23 (11+10): Castellanos, Da Silva (2), Arrojeria (3), Terés (2), Sans (1), Menéndez eta Cardoso (4) –titular- Arderius (5), Karsten (2), Ezkurdia (1), Berasategi, Camejo (1), Arruda (o.a.) eta Zugarrondo (1) (o.a.)

DKKA Dunaújváros 23 (10+13): Tomasevic, Grosch (2), Szekerczés (8), Sirian (5), Szalai (3), Ferenczy (2), Kazai (3) –titular- Nick, Cifra, Dombi, Bouti, Monori, Molnar eta Csapo (o.a.)

Epaileak: Daniel Accoto eta Roberto Accoto (POR) EHFko delegatua: Jorn Moller Nielsen (DAN)

Kanporatuak: Sans (2), Karsten eta Arderius Super Amaratik eta Szalai, Nick (2), Szekerczés eta  Ferenczy Dunaújvárosetik

Partzialak: 1-1, 2-2, 4-5, 6-7, 9-8, 11-10 –atsedenaldia- 14-12, 16-14, 16-17, 19-28, 20-20 eta 22-23

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores