EHF Cupeo R3 kanporaketako joanekoak emaitza harrigarria utzi zuen, multzoen fasean kokatuko duena garailea, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak zortzi goleko abantaila lortu zuelako Hungariako Dunaújvárosi taldearen aurrean (18-26). Itzulera, igandean 12etan Gascan Portugaleko Daniel Accoto eta Roberto Accoto epaileen zuzendaritzapean.
Baina Europako lehiaketetan konfiantza gutxi, ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak markagailurik gabe jokatu nahi du, hau da, Imanol Álvarez entrenatzaileak dion bezala “kanporaketa gainditzeko modurik onena partida irabaztea da eta azken minutuetan emaitzari erreparatuko diogu”.
SUPER AMARAk Dunaújvarosi errespetua zor dio. Izan ere, asteazkenean Hungariako kopan Siófok indartsua kanporatu zuen. Horretarako, defentsari eutsiko dio, intentsitatea jarri nahi du albokoen zirkulazioa oztopatze aldera eta erasoan, Álvarez dio abiadurarekin hutsuneak sortuko direla.