Europak utzitako zaporea mikatza bihurtu da Elxen, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak ez du Hungarian erakutsitako kemena adierazi eta akatsak defentsan eta erasoan partida galtzera eraman dute, gipuzkoarrentzat pistarik zailenetariko batean, Carrusean (25-24).
SUPER AMARAk líder moduan iritsi nahi zuen etenaldira, ligaren herenera baina orain gorenean diren Rincón Fertilidad Málaga eta Rocasarekiko puntu bakar batera dago. Ligan berriro aurreneko bi taldeek partidak galdu dituzte, Guardesek Telden eta parekotasun horretan koka daitezke larunbatean Aula Alimentos de Valladolid eta Liberbank Gijón taldeak ere bai.
Partida taktikoki mugitua izan da. Elche Mustang taldeak hasiera bizia eman du (7-3), María Flores barneraketa errazak egiten zituelako baina Arruda atezainak geldiketa egiten hasi denean gipuzkoarrak esnatu dira, partida berdintzeko. Baina Flores albokoak asmatzen jarraitzen zuen eta erasoan SUPER AMARAk arazoak zituen. Imanol Álvarez zazpi jokalari sartu ditu erasoan baina atsedenaldian 14-11.
Bigarrren zati hasieran SUPER AMARAk bertsiorik onena eman du, baina bost minutu baino ez dira iza. 0-4 partzialarekin markagailua irauli du baina Hernándezek Floresen lekukoa hartu du eta azken minutuetan, Cardosoren kanporaketa eta erasoan galdu diren baloiak 25-22 eragin dute Gutiérrez kontraerasoan asmaturik. Da Silvak gol bakar batera hurbildu du taldea 23 segundu falta zirela baina Elche Mustangek tarteari eutsi dio.
Ficha: Elche Mustang 25, SUPER AMARA Bera Bera 24
Elche Mustang 25 (14+11): Morales, Gutiérrez (8), Hernández (5), Flores (5), Zhukova, González (2), Martínez (3), Bertrand, Arcos (1), Gasco (1), Méndez eta Frujinoiu
SUPER AMARA Bera Bera 24 (11+13): Arruda, Ezkurdia (1), Arrojeria, Berasategi (1), Terés (2), Arderius (4) eta Cardoso (7, 4p) –titular- Sans (3), Menéndez (2), Karsten, Da Silva (4), Camejo eta Castellanos (o.a.)
Epaileak: Monjo –madrildarra- eta Soria –valentziarra-
Kanporatuak: Flores eta González Elche Mustangetik eta Arderius, Cardoso (2) eta Da Silva Super Amaratik
Partzialak: 3-1, 6-3, 7-7, 9-8, 12-8, 14-11 –atsedenaldia- 14-15, 18-16, 20-18, 21-20, 22-21 eta 25-24