SUPER AMARA Bera Berak azaroaren 18an, igandean Gascan (12etan) azken urteetako partidarik erakargarrienetarikoari ekingo dio Hungariako Dunaújváros taldea R3 gaindituz gero, EHF Cupeko multzoen fasera eramango lukeena aurreneko aldiz, Europako bigarren lehiaketa indartsuena.
Itzulera partidari begira, SUPER AMARA Bera Berak zortzi goleko abantaila du, Dunaújváros hiriko Sport Hallen (18-26) irabazi ostean. Erronkarekin bat eginda, Bera Berak babesa handiagoa lortu du: horien artean, Oialumezar sagardotegia, Angulas y Mariscos Bruñok bi pertsonentzako itsa otarra eskainiko du zozketarako eta Autocentro Igarak Europako kanporaketarako kontzesionario ofiziala izaten jarraitzen du.
“Multzoen fasean izatea balentria da”
Bestetik, Lacturalek litro bat esne banatuko du “EHFko multzon fasera iritsiz gero balentria izango litzatekelako”. Lacturale ekoizpen integratuko lehenengo esnea da.