Europako lehiaketak Guerreras Iberdrola Ligaren zortzigarren jardunaldia aurreratuko du bihar asteazkenerako (19etan) Bidebietan, non SUPER AMARA Bera Berak KH7 BM Granollers hartuko duen (Luis Colmenero eta Víctor Rollán, Gaztela Leoi), azkeneko lau partidak irabazi duen talde bakarra.
Sailkapen buruan jarraitu nahi dute gipuzkoarrek gaztetasuna nagusi den talde bat izan arre, KH7 BM Granollers sasoi onean dago eta erreferente gisa ditu Vizuete Guerreras Iberdrola ligako golegile nagusi gisa, SUPER AMARA Bera Berako jokalari ohi Giulia Guarieiro eta Gassama pibota. Horregatik donostiarrek ez dute Hungariako bidaia hizpide, ostiralean izango dena, larunbatean 17etan DKKA Dunajvarosi taldeari aurre egiteko.
Aula eta Porriñoren aurka jokaturiko partidak eta asteburuan eman diren emaitzak, Guardés eta Rocasa taldeen porrotak esaterako, aurtengo ligan ez dagoela partida erosoak aurreneko sailkatuen artean. SUPER AMARA Bera Bera lau onenen aurka lehiatu da jadanik -Mecalia Atlético Guardés, Aula Alimentos de Valladolid, Rincón Fertilidad eta Rocasa- eta orain bosgarrena hartuko du gol batez HGB Prosetecisa eta Elche Mustang taldeak gainditu zituena etxean eta aise Valentzian eta Granollersen Liberbank Gijónen aurka. Bestetik, Imanol Álvarezek deialdi bera errepikatuko du Zugarrondo sartuta.