O Porriñoko pista berezia da, zortzigarren aldiz jarraian donostiarrak izan dira nagusi baina gaur partida amaieran baino ez dira bertakoak baino gehiago izan (25-28, 16-13 atsedenaldian) eta partida irauliz (43’: 20-16).
Partidak intentsitate handia izan du hasieratik eta Imanol Álvarezek denetarik egin behar izan du. Atarikoan ohartarazi zuen, Godoy Maceira talde konplikatua zela bere pistan eta galizarrek arrazoia eman diote. SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak erabakiak hartu behar izan dite, bata bestearen atzetik, defentsa aldaketa 13. minutuan, atezaina ere bai eta bigarren zatian pistako zazpi jokalariekin erasoan jokatu.
Izan ere, SUPER AMARA Bera Berako defentsa hotz ekin zion lehiari, Cachedak ondo aprobetxatu duena eta Sara Gil medio, markagailuan tartea ireki hasieratik. Ondoren erasoak minutu ilunak izan ditu, baloi galerak probokatuz eta galizarren kontraerasoak.
Imanol Álvarezek defentsa aldatu zuen eta Castellanosek Arruda ordezkatu zuen. Berasategi, Terés, Sans, Menéndez erdian zirela 6-0 defentsa utzi eta Arderius Cacheda gainean jarri zuen. Hasieran emaitza eman zion baino ondoren Camejo kanporatu zuten eta neurria ezerezean geldiitu zen.
Godoy Maceira Porriño gustora zegoean 13-8 jarri da aurretik baina 0-3 partziala lortu dute gipuzkoarrek Arderius, Karsten eta Arrojeria jokalarien golei esker. Atsedenaldian, gol gehiegi jasota (16-13).
Bigarren zati hasieran gipuzkoarrek aurreneko hiru jaurtiketetan huts egin dute Godoy Maceira bi jokalari gutxirekin egon arren. Porriñok ez du erasoan asmatu eta Cardosok gerturatu du taldea. Baina kanporatu dute eta bertakoek hiru goleko abantaila bikain kudeatu dute bigarren zati hasieran. Da Silvak gerturatu du SUPER AMARA baina Camejo kanporatu dute –Cacheda gehiegi erortzen zen- eta Godoy Maceirak abantail hartu du (43’: 20-16).
Imanol Álvarezek partida gelditu du eta pistako zazpi jokalari kokatu ditu erasoan, Sans eta Terés pibotean. Eta erreakzioa iritsi da. Arrojeria, Cardoso eta Arderiusek 0-3 partziala lortu dute, Cachedak arnasa eman dio bere taldeari, Menéndez kanporatu dute, Samartín gola sartu du baino ostean Arrojeria eta Terések SUPER AMARA gol batera jarri dute. Estévezek partida gelditu du, Arrojeriak berdinketa lortu du baina hurrengo defentsan kanporatua izan da usurbildarra. Orduan Castellanos agertu du bi geldiketa jarraian egiteko, Karstenek SUPER AMARA aurretik jarri du lehenengo aldiz 53 minutuan.
Baina Cachedak berdindu du, Hernández kanporatu dute, Cardosok penaltiz gola sartu du eta Berasategik baloia lapurtu du baina Cerqueirak berriro berdindu du lehia bost minutu falta zirela. SUPER AMARAk zazpi jokalariekin jarraitzen zuen, Sans eta Cardosok abantaila eman diote taldeari, Estévezek partida gelditu du baina Samartinek kanpora bidali du jaurtiketa eta Cardosok penaltiz garaipenari eutsi dio.
Ondorioz, meritu handiko garaipena O Porriñon, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako gorenean kokatzen duena Guardés –Xixonen galdu du- eta Aula –sufritzen gainditu du Alcobendas- taldeekin batera. Puntu bat gutxiagorekin, beste hiru talde: Rincón Fertilidad Málaga Rocasari Telden irabazi diona, kanariarrak eta KH7 BM Granollers, hurrengo aurkaria Bidebietan (azaroak 7, asteazkena 19etan).
Fitxa: Godoy Maceira BM Porriño 25, SUPER AMARA Bera Bera 28
Godoy Maceira BM Porriño 25 (16+9): Ayelén, A. Cerqueira (4), Samartin (3), Cacheda (4), Dapena (1), Hernández (4) eta Gil (7) –titular- Santomé, Suare, López, Martínez (2), Dos Santos, B. Cerqueira, Campo eta Otero (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 28 (13+15): Arruda, Ezkurdia (1), Menéndez (1), Terés (1), Berasategi, Sans (1) eta Cardoso (10) –titular- Arrojeria (5), Arderius (2), Da Silva (3), Karsten (4), Camejo eta Castellanos (o.s.)
Epaileak: Antonio Merino eta Francisco Javier Moyano (Gaztela-Leoi)
Kanporatuak: A. Cerqueira, B. Cerqueira, Hernández (2) eta Martínez Godoy Maceira eta Ezkurdia, Arderius, Camejo (2), Cardoso, Menéndez eta Arrojeria SUPER AMARAtik.
Partzialak: 3-2, 6-4, 8-6, 10-8, 13-9, 16-13 –atsedenaldia- 16-14, 18-16, 20-18, 22-21, 23-24 eta 25-28