Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera O Porriñora bidean jarri da gaur goizean Autocares Davidekin, azaroako programatutako bost helburuetatik aurrena, Ligan nahiz Europan egingo duen ibilbidea argituko dutenak.

Abel Estévezek zuzentzen duen Godoy Maceira BM Porriño da SUPER AMARAk topatuko duen larunbateko aurkaria, hurrengo 15 egunetan izango dituen aurrenekoa. Bihar 20etan (eitb.eus eta TVG) izango da Antonio Merino eta Francisco Javier Moyano epaileek zuzenduta (Gaztela-Leoi).

Kanarietara joan zen talde bera abiatu da Galizara. Jakinda bi aste hauek zoratzekoak izango direla, Imanol Álvarezek partidaz partidan pentsatzea nahiago du. “Bost partida eta hiru bidai ditugu, egun erakargarriak dira, Ligan hobeto kokatzeko aukera emango digute eta Europan guretzako erronka dena, multzoen faserako txartela jokoan izango duguna”. “Izan ere, lehiaketa herena iritsiko da, faboritoen arteko partidak iritsiko dira eta gauzar argituko dira” zehaztu du.   

“Jokatzeko gogokin” ikusten du taldea, Aularen aurkako berdinketak A Guardan galdutako partida bezalako sentsazioa utzi baitzuen. “Rocasa bezperaz bezala oso ondo entrenatzen ari gara, asmatu eta gauzak ondo irtetea espero dut” dio entrenatzaileak.

Baina adi egotea eskatu du. Godoy Maceira BM Porriño “bere pistan arerio zaila da eta horregatik, partida zaila izango da”. “Guztiok pentsatu genuen Porriñok ondo fitxatu zuela, plantilla orekatua egin duela, iazkoa baino hobea, gainera nire ustez ondo jokatu arren emaitzak ez ditu neurrian izan”.  Imanol Álvarezek Cecilia Cacheda zentrala azpimarratu du “jokoa mugitzen duena eta, horrez gain, ezker hegaleko Sara Gil, alboko jokalari handiak eta eskarmentu handiko pibota” aipatu diru. Halere, donostiarrek boladari jarraipena eman nahi diote eta Ligan pista horretan zortzigarren garaipen jarraian lortzea.

SUPER AMARA Bera Berak gutxi gorabehera lau egunetik behin jokatuko du partida azaroaren 18ra arte. “Ezin gara despistatu, hurrengo partidari zeharka baino ezin diogu begiratu, partida behin jokatuka hurrengoa prestatu, denborarik ez dagoelako. 15 egun gogorrak izango dira, luzeak eta konplikatuak” azaldu du entrenatzaile bizkaitarrak. Porriño ostean, SUPER AMARAk KH7 BM Granollers hartuko du Bidebietan asteazkenean 19etan; ostiralean Hungariara egingo du bidaia EHFko R3ko joanekoa Dunaujvarosi taldearen aurka larunbatean jokatzeko (17etan); ostegunean (20,30etan) Elxen eta igandean (12etan) Europako kanporaketa itxiko du Gascan. Imanol Álvarezek bidaiei baino “aurkariei” dio errespatua. “Partida exijenteak dira, indarrak neurtu behar ditugu baina era berean garaipenak behar ditugu eta EHFn Europako maila erdi-goreneko aurkari tokatu zaigu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores