Eurokopa jokatuko duten 16 selekzioek 28 jokalariz osaturiko zerrenda publikoa egin du EHFk, SUPER AMARA Bera Berako lau bertan direlarik.
Maitane Etxeberria, Judith Sans, Merche Castellanos eta Silvia Arderius dira Carlos Viver hautatzaileak zerrendan sartu dituen jokalariak, halere, gipuzkoarra oraindik ez da behatz hausturaz errekuperatu.
Frantziak Eurokopa hartuko du azaroaren 29tik abenduaren 16a arte, ondorioz, Estatuko hautatzaileak azaroaren 19aren inguruan aurreneko deialdia egingo du, hau da, SUPER AMARA Bera Berak EHFko kanporaketa amaitu ostean.
Espainia C multzoan kokaturik dago, Montbeliard hirian Hungarian, Holanda eta Kroaziarekin batera. Abenduaren 1ean Kroaziaren aurka egingo du debuta; 3an Holanda izango da aurkari eta 5ean, Hungaria. Hiru onenek Main Round delakoari ekingo diote Nancy hirian D multzoko onenen aurka aritzeko, bertan Norvegia, Errumania, Alemania eta Txekiar Errepublika.