Bidebietan larunbatean, Aula Alimentos de Valladolid taldeari sartutako golarekin, emakumezkoen eskubaloiko ohorezko mailan 300 goleko langara iritsi da Esther Arrojeria.
Usurbiltarrak Ligan Reyes Carrere entrenatzailearekin egin zuen debuta, 2012ko urriaren 27an, Gascan jokaturiko partida batean Valenciaren aurka (42-23), Vero Cuña lesio larria kausa. Arrojeriak Bidebietan egin zuen bere lehenengo gola Bera Berarekin liga horretako lehen itzuliko azken norgehiagokan, Castro Urdialesen aurrean (31-16). Ostean, azken sei partidetatik lauetan deialdian sartu zen baina, bakarra jokatuz, gol bat egin zion Cleba León taldeari, hain zuzen.
2012-13 denboraldian Imanol Álvarezek jarraipena eman zion Ligako laugarren jardunaldi ostean, taldea Txapeldunen ligako multzoen fasea jokatzen ari zela. Arrojeriak Eider Rubiok utzitako ‘3’ zenbakia bereganatu zuelarik Elche Mustangen aurkako partida estua eta Txapeldunen ligako azkeneko biak galdu zituen bakarrik. Kopan egindakoak junior mailako selekzioara eraman zuen –Etxeberriarekin batera- eta zenbakietan, ligan 31 gol sartu zituen, Kopan zortzi eta Europan, Vardar eta Larviki bana.
Hurrengo denboraldian, Superkopa eta ligako aurreneko partida galdu zituen baina horren ostean ez zuen bat bera ere galdu, hau da, Ligako 25 norgehiagokak eta Europan eta Kopan launa. Ligan 54 gol sartu zituen. 2015-16 denboraldiko partida guztiak jokatu zituen, Superkopan debuta eginez. Ligan 71 gol egin zituen. 2016-17an, martxora arte bikain aritu zen, Málagan erakustaldia eman zuen taldekideak bezala eta Errumanian goreneko selekzioarekin lesio larria izan zuen. Ligan 18 partida jokatu zituen eta Alicia Fernándezen batera 76 golekin golegile nagusienak ziren biak baina hor amaitu zen denboraldia bientzako.
Iazko denboraldian, 2018ko urtarrilean hasi zen jokatzen, 16 partidetan 66 gol sartuz. Aurten ligako sei partidetetan, 20 gol egin ditu bigarren kapitainak.
Liga sartutako golak:
|
Ligako partidak |
Golak |
2012-13 denboraldia |
3 |
2 |
2013-14 denboraldia |
22 |
31 |
2014-15 denboraldia |
25 |
54 |
2015-16 denboraldia |
26 |
71 |
2016-17 denboraldia |
18 |
76 |
2017-18 denboraldia |
16 |
46 |
2018-19 (egun) |
6 |
20 |
Guztira |
116 |
300 |
Gainontzeko lehiaketak gehituz gero, Arrojeriak 371 sartu ditu: Superkopa (3), Kopa (26) eta Europa (42). Zenbaki hauekin Bidebietako taldeko historiako 14 jokalari goleatzaileen artean kokatzen da usurbiltarra.