SUPER AMARA Bera Bera eta Alimentos de Valladolid taldeek berdindu dute (24-24) gaur Bidebietan emozio handiko partidan, denbora agortuta zegola Cesáreo jokalarik penaltiz Castellanos atezaina gainditu duelarik.
Partidaren nondik norakoak ikusita, esan daiteke berdinketa taxuzkoa izan dela eta Bidebieta ia bete duen zalegoentzako norgehiagoka polita izan da.
Kanarietan lorturiko garaipena ostean, aukerako partida zen etxekoentzat, ahalik eta gehien jakinda O’Mullony eta Bea Puertas baja zirela. Etxeberria, Azurmendi, Aramendia eta Dos Santos harmailetatik ikusi dute partda. Halere, aurtengo Aularen ezaugarria defentsa da eta ohi denez Lulu Guerra atezaina bikain aritu da, donostiarrentzat horma bilakatuz.
SUPER AMARA Bera Bera defentsari intentsitatea eman nahi zion baina Aulak hegalatatik ondo amaitu ditu erasoak. Bestetik, Guerrak Karsten, Ezkurdia eta Cardosoren jartiketak urrundu ditu baina SUPER AMARA Bera Berak Terés aurkitu du sei metroetan eta ondoren, Sans. Partidan berdinketa zen nagusi. Imanol Álvarezek Arderius eta Da Silva sartu ditu, bi gol bikainak egin ditu brasildarrak baina atsedenaldian (11-11).
Bigarren zati hasieran, Sansek aurreratu du SUPER AMARA baina Aulak ez zuen denborarik galtzen. Guerra eta Arruda atezainek ekarpen polita egin diete taldeei; Álvarezek ondo zuzentzen zuen Aula eta SUPER AMARAk ezin zuen korrikarik egin.
Aula gainera aurretik jarri da baina hamar minutu falta zirela (18-20), Imanol Álvarezek banakako defentsa agindu dio Arrojeriari Teresa Álvarez zentrala oztopaztzeko eta emaitza ona eman dio, Da Silvak berdindu du lehia, Peñasek partida gelditu du baina ez Terés ezta Cardoso ere, eta SUPER AMARA bi goleko abantaila lortu du (22-20, 54’).
Cuadradok hutsuneak aurkitu ditu defentsan baina Terésen eguna zen (7/7) eta SUPER AMARA aurretik iritsi da hiru minutuen faltan Cardosoren penalti bati esker. Baina hor amaitatu dira gipuzkoarren jaurtiketak. Cesáreaok, penaltiz, minutua falta zela 24-23 ezarri du eta 37 segundu falta zirela Imanol Álvarezek partida gelditu arren, ez zen Da Silvaren baloia Terésena iritsi, Aulak korrika egin zuen, Arrojeria kanporatu zuten bost segunduen faltan eta Cesáreok penaltiarekin asmatu du denbora beteta zegoela.
Ondorioz, puntu bakarrarekin Guardés, SUPER AMARA Bera Bera eta Aula Alimentos de Valladolid bederatzina puntuekin dira, nahiz eta galizarrek jardunaldia Sagunton itxiko duten asteazkenean. Eta Rocasa, zortzi puntuekin, asteazkenean ere bai Canyamelar Valencia taldearen aurka bertan behera gelditu zen partida berreskuratuko dute. Aste honetan Ligako Kopari emango dio protagonismoa, hortaz, atsedena Bidebietan eta asteartean Vienan burutuko den EHFk zozketa hizpide izango da SUPER AMARAn.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 24, Aula Alimentos de Valladolid 24
SUPER AMARA Bera Bera 24 (11+13): Castellanos, Cardoso (3, 1p), Menéndez (3), Terés (7), Arrojeria (1), Karsten (1) eta Ezkurdia –titular- Berasategi (2), Sans (2), Da Silva (4), Arderius (1), Arruda (o.a.). Deialdian: Camejo eta Zugarrondo (o.a.)
Aula Alimentos de Valladolid 24 (11+13): Guerra, Viloria, Cuadrado (7), Álvarez (4), Cifuentes (2), Bolling, González (1) –titular- Cesáreo (6, 3p), Nieto (1), Bartolomé, Cossio, Cozzi (2), Gutiérrez (1), Sanz (o.a.).
Epaileak: Andreu Marín (kataluniarra) eta Javier Álvarez (euskalduna)
Kanporatuak: Karsten, Terés, Arrojeria eta Menéndez Super Amaratik eta Cesáreo, Bolling eta Peñas Aulatik.
Partzialak: 1-1, 4-2, 6-5, 7-7, 9-9, 11-11 –atsedenaldian- 12-12, 14-13, 16-16, 18-20, 22-20, 24-24
Gertaerak: Jende asko Bidebietan. Partida hasieran batelerak eta Errealeko belar hockey taldeari harrera egin zaie.