Bidebietak bihar Guerreras Iberdrola Ligako seigarren jardunaldia hartuko du (18etan), non SUPER AMARAk Aula Alimentos de Valladolid taldea izango du aurrean balizko lidergotza jokoan delarik (Andreu Marín –kataluniarra- eta Javier Álvarez –euskalduna-).
Zortzi puntu eta porrota banarekin, gipuzkoarrak A Guarda eta Valladolidekoak Granollersen, balizko lidergotza jokoan da Guardések jardunaldia asteazkenera arte itxiko ez duelako, Sagunton Morvedre taldearen aurka, igandean EHF Cupeko R2ari ekingo baitio. Izan ere, SUPER AMARA Bera Berak Europara zirrikitutik begiratuko dio asteartean azaroan jokatuko den R3 kanporaketako aurkaria ezagutuko duelako.
Donostiarrak, handikeriarik gabe, azkeneko bi partidetan egin duten jokuari jarraipena eman nahi diote, BM Castellónen aurka Bidebietan (46-18) eta Rocasaren aurrean Kanarietan (25-36). Aula Alimentos de Valladolid taldeari begira, Imanol Álvarezek erritmo altuko lehia espero du baina bitxia bada ere rolak aldaketak iritsiko dira. Azken urteetan Aulak jokatzen zituen partidak golez beterikoak ziren, bost jardunaldi hauetan, aldiz, O’Mullony baja zelarik hasierako bi partidetan, gol gehien sartu zuen zortzigarren taldea baino ez da Aula, hori bai, gol gutxien jasotzen duen bigarren taldea, SUPER AMARA Bera Berak baino bat gutxiago. Bataz beste 33 gol sartuta ligako golegile nagusienak dira donostiarrak.
Partida atarian, SUPER AMARA Bera Berak Pasai Donibaneko aurraulariak EuskoTren liga eta Kontxa irabazteagatik eta Errealeko belar hockey taldeari ligako txapeldun gisa.