Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek azpimarratu du bere taldea Rocasaren aurkako garaipen izugarriak sortu zuen giroaz ahaztu dela eta “konzentraturik” dago Bidebietan larunbatean 18etan Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurkako partidan.

Onartu du, halere, ostirala “egun berezia izan zela”. “Asko gozatu nuen jokalariak hain ondo pasatzen ikusten, oso pozik ginen ostiralean eta larunbatean baina astelehenen ez genuen Rocasaren partidaz hitz egin”.

Imanol Álvarez uste du Rocasaren aurka SUPER AMARAk egin zuen jokua A Guardan izandako porrota ostean egindako lanari esker da. Bere ustez “tartea zabala da baina merituak egin genituen, ez zen mirari bat izan, taldeak lan egin zuen eta horrela jokatzeko gai da”.  SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailearen ustez “Castellónen aurka jarri genituen oinarriak, gehiago esango dut, Guardésen aurrean konturatu ginen horrela ezin genuela defendadu nahhi dugun taldea izateko”. “Orain taldeak badaki nola lortu erakingortasuna”.

Guerreras Iberdrola Ligaren seigarren jardunaldian Aula Alimentos de Valladolid taldea agertuko da larunbatean Bidebietan, zortzi punturekin, SUPER AMARA adina, alegia. Bere ustez “partida ezzberdina izango da”. Eta jendearen harridurarako dio “guretzako Aula bezalako taldea Rocasa baino deserosoagoa da, Rocasa titulurako faboritoa izan arren”. Imanol Álvarez azaldu du “Rocasak eta guk 55-60 baloi jabetza ditugu; Aulak berriz,  70 edo gehiago, horrek esan nahi du bigarren aukeran jokatzen duela kontraerasoan, defendatzen oso zaila dela jokalari onak dituelako eta joku horretan denbora dabiltza”. Eta, era berean, aipatu du “defentsa-eraso aldaketak eragozten du joku horrek, hau da, taldeak ondo prestatu behar dira ahalik eta aldaketa gutxien egiteko”.

Ostiraleko entrenaldiaren faltan, Imanol Álvarezek Maite Zugarrondo gehituko du Kanariasko deialdira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores