Bera Bera

Select your language

Bihar urriak 19, osteguna, Minbiziaren Nazioarteko Egunari lotuta, AECCk “Txartel arrosa minbiziari” martxan jarri duen kanpainerakin bat egin du SUPER AMARA Bera Berak.  

AECC Gipuzkoako profesional batek eta bularreko minbizia gainditzea lortu zuen gazte batek jokalariei bularreko minbizia prebenitzeko oinarrizko urratsak emateko deia egin diezkie.

Hitzaldi ostean SUPER AMARAko jokalariek minbiziari txartel arrosa atera diote, kanpainaren leloarekin bat eginda.

Kanpaina honen bidez, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna emakumezkoen kirolarekin lotu nahi du mezua biztanleriaren sektore jakin batean (emakumezkoak) eta, bereziki, gazteen artean barneratzeak lor dezakeen proiekzio soziala dela eta. Era berean, ekimen horren bidez ariketa fisikoa azpimarratu nahi da; izan ere, AECC Gipuzkoak urte osoan bultzatzen duen balioetako bat da hori, bizitza-ohitura osasungarriak bultzatzearekin eta minbizia gaixotasuna prebenitzeko lagungarriak izan daitezkeen urratsen inguruko kontzientzia sortzearekin lotuta. Amaitzeko, kanpaina horrek emakumezkoen kirolari ikusgarritasun handiagoa ematen lagundu nahi du oro har eta, zehatzago esanda, hain ezagunak ez diren kirol-diziplinetako taldeak ezagutarazten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores