Larunbatean Bidebietan BM Castellón taldearen aurka defentsan lan bikaina egiteaz gain, SUPER AMARA Bera Bera erakingorra izan zen erasoan jaurtiketen %79,3a gola izan baitzen, bi urte eta gero 40 gol baino gola sartuz.
Imanol Álvarezen jokalariak talde moduan aldarrikatu zuten A Guardan izandako porrota eta gero. Hori zazpi jokalari baja izan arren –talde bat posizio guztietan- eta pistako hiru aldaketa. Halere, Montse Puchek zuzendu zuen BM Castellónek ez zuen aukerarik izan. Izan ere aurreneko zatian (22-12), gipuzkoarrek lau jaurtiketa baino ez zuten hutsik egin –horien artean penalti bat-, eraso posizionalean hamar gol sartuz, zortzi kontraeraso eta lau penalti, %85a Iñigo Blancok jasotako estadistiken arabera. Cardosok (%88) zazpi gol egin zituen –penaltiz, lau -, Karstenek (%100) eta Menéndezek (%88) bostna golegile nagusienak izan ziren, Arrojeria eta Menéndezek ere hiruna asistentzi eman zituztelarik. Bi kontraeraso gauzatu zituen Ezkurdiari -ezker eskuarekin baloia jaso eta gero- hiru penalti egin zizkioten, horrez gain, Arrojeria, Terés eta Cardosok bina aldiz berreskuratu zuten baloia.
Bigarren zatia antzekoa izan zen. 24 gol, lautik hiru eta azpimarratzekoa Karstenen ekarpena sei golekin (%60a), Menéndezek lau eta Terés eta Arrojeriak hiruna –hiruek %100-. SUPER AMARA Bera Berak pibotarekin gehiago jokatu zuen, Berasategi eta Arrojeriak laun asistentzia banatu zituzten eta taldeak 12 baloi errekuperatu zituen, Karstenek lau eta Arrojeria eta Berasategik birritan. Carlos Viver hautatzaileak deitu du alboko jokalaria urriaren 21etik 24ra ‘Objetivo 21’ izeneko programan parte hartze aldera, bertan Elene Vázquez donostiarra ere, egun KH7 BM Granollersen, dagoena.