Defentsan kementsu, SUPER AMARA Bera Berak BM Castellón estutu du partida hasieratik, zortzigarren minuturako tarte handia lortuz (8-1) Ezkurdia eta Cardosok gauzaturiko kontraersoei esker eta Karstenen jaurtiketak medio.
Hasiera sutsua izan da. A Guardan galdu zela bi aste pasaturik, SUPER AMARA Bera Bera irrikan zegoen, jokatzeko, berriro ere ezaugarriak berreskuratze aldera, pistan gustora izan defentsan eta horri esker Montse Pucheren taldeak ia jaurtitzea ere ezinezkoa zitzaion.
Jakinak ziren lesioaz gain, Imanol Álvarezek Arruda atezaina deialditik kanpo utzi du. Arazoa ez zen hori baina, izan ere, pistako bederatzi jokalariekin hiru aldaketa baino ez zituen, Arderius eserlekuan zegoen baina jokatzea arriskatzea zen. SUPER AMARA Bera Berak partida ahalik eta azkarren bideratzea nahi zuen defentsan lan onarekin lortuz, Berasategi eta Terés erdiak kokaturik, Menéndez eta Arrojeria ondoan, Ezkurdia eta Cardoso hegaletan eta Castellanos atepean. Karstenek Berasategi ordezkatu du erasoan.
Clara Perísek bere taldeko aurreneko gola zazpigarren minutuaren atarian lortu du (6-1) eta hortik aurrera Pucheren jokalariak lasaitu dira eta pibota aurkitu dute sei metroetan. Ainhoa Garcíak bere taldea gerturatu du (8-4, min 11) baina segituan Menéndez agertu da lehenengo zatian bost gol eginez, Cardoso eta Karsten lagun. Imanol Álvarezek atsedena eman dio Terési, Bidebietak egindako lana txalotu duena. Gipuzkoarrek tartea ireki dute BM Castellón taldeak Bivolaru jokalariarekin asmatu arren. Halere, defentsan ezin zuen SUPER AMARA Bera Bera gelditu. Atsedenaldian, 22-12.
Bigarren zati hasiera partidako antzera izan zen, baina partziala 10-1 hamaika minutuetan, Puchek partida geldiarazi duelarik. Imanol Álvarez Karsten gorde du eta Berasategik pibotari nola pasatu ikasgaia eman du. Terések hiru gol egin ditu eta Ménendez eta Cardosok bina.
Partida zentzu beretik joan da, minutuak pasatu ahala SUPER AMARA Bera Berak tartea zabaldu du batez ere Karsten argentinarraren ekarpenarekin, kanpoko jaurtiketa, barneraketak edo kontraerasoak medio.
Ondorioz, taldea indartuko dituen bi puntuak, Rocasari Kanarietan bisita egin aurretik (ostiralean, urriak 12). Bertan jokalari gehiago izango direlakoan, gaur jokatu ez duen zazpikoak kalitate handikoa delako: Arruda, Etxeberria, Azurmendi, Arderius, Sans, Dos Santos eta Aramendia.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 46, Balonmano Castellón 18
SUPER AMARA Bera Bera 46 (22+24): Castellanos, Cardoso (9), Menéndez (9), Terés (3), Arrojeria (5), Karsten (11) eta Ezkurdia (4) –hasierako zazpikoa- Berasategi (2), Camejo (2), Da Silva (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Arderius.
Balonmano Castellón 18 (12+6): Palomino, Bastista (3), López (2), Sales, Perís (4), García (2) y Fernández –hasierako zazpikoa- Iclazán (1), Salvado (1), Bivolaru (4), Dumitrescu (1), Jaqués, Banacloche, Claramonte eta Alonso (o.a.)
Epaileak: Pedro Eiras (galizarra) eta José María Roy (nafarra)
Kanporatuak: Karsten Super Amara Bera Beratik eta Batista eta López BM Castellónetik
Partzialak: 6-0, 8-3, 11-6, 15-7, 18-10, 22-12 –atsedenaldia- 26-13, 31-13, 35-13, 38-16, 43-18 eta 46-18