“Galdu ostean 15 egun entrenatzen pasa ditugu eta jokatzeko irrikan gaude zapore txarra kende aldera” adierazi du Imanol Álvarezek bihar Bidebieta (18etan) BM Castellón hartu aurretik (Pedro Eiras –galizarra- eta José María Roy –nafarra-).
Porrotak baino “argi dago A Guardan galtzeko aukera dugula” SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak jokua du hizpide. “Arreta jarri dugu aztertzen zergatik ez genuen ondo jokatu”. Hortaz, “gure baloreak berreskuratzen saiatu behar dugu han egin ez genuena” dio Imanol Álvarezek.
Sei baja
SUPER AMARA Bera Beraren plantillaren heren bat bajan da. Azurmendi, Aramendi eta Dos Santos –ebakuntzak ondo atera ziren-, Etxeberria eta Arderius jokalariekin bat egingo du Judith Sansek, zuntza hausturarekin. Egoeraz galdetuta, Álvarezek hasperen egin du “Aurrera goz, denboraldi hasieran jokalari asko ziren eta orain murriztu da”. “Ez dut zorte txarrean sinisten –jarraitzen du- jokua hórrela da eta erabakiak hartu behar ditugu”. Halere, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak garbi du “dauden jokalariak gai dira partidak aurrera ateratzeko”.
Nahiz eta jakin “minutuak banatu behar ditugu oso aldaketa gutxi ditugulako”. Horregatik, ohartarazi du azkeneko hiru denboraldi Bidebietan entrenatzaile izan den Montse Pucheren BM Castellónek zailtasunak jarriko dituelako. “Zilarrezko mailara ez jaisteko borrokan egongo da eta gustuko dut ikusi dudana, Montsek han kemena ezarri baitu”. BM Castellónek puntu bat besterik ez du hiru jardunaldietan baina Álvarez dio “galdu arren emaitza estuak izan ditu”.
Datorren astean Rocasa ageri bada ere, Imanol Álvarezek azpimarratu du “Castelló baino ez dugu buruan, erraza ez delako izango, joku azkarra egingo dutelako eta uste dut defentsa irekiko dutela”.