Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako kapitainak lau urte bete ditu partida bat galdu gabe, Kordoban 2014ko irailaren 20an ukondoan izandako minak jokatzea galerazi zion orduan.    

Hortaz, Alba Menéndezek 140 norgehiagoka jarraian jokatu ditu bere taldearekin, izandako lau entrenatzaileentzat finkoa izanik: Etxaburu, Tati Garmendia (hiru partida), Montse Puche eta Imanol Álvarez.

2014-15 denboraldian, zarauztarrak norgehiagoka hura bakarrik galdu zuen eta badaezpada izan zen. Hortik aurrera Ligako 24 partida, Kopako lau –final zortzirenak barne- eta EHFko beste lau -Jomi Salerno eta Muratpasa turkiarra- jokatu zituen.

Hurrengo denboraldian: Superkopa, Ligako 26, Kopako lau eta EHFko bi, hau da, 33 partida. 16-17an, Kopan bat gutxiako taldea zuzenean zortziko finalera pasa zuelako eta Europan bi gehiago, Donostian jokatu zen Txapeldunen ligako sailkate fasean parte hartuz zuelako, guztira 34 eginez. 

2017-18 denboraldian,  35 izan ziren Kopako finalzortzirenak bi partida izan ziren eta EHFn lau izan ziren: Colegio de Gaia eta Kastamonu. Eta egungo denboraldian, Menéndezek Superkopa, Txapeldunen ligako atarikoan bi eta Guerreras Iberdrola ligako hirurak. Gainera, datorren larunbatean A Guardan ligan 400. gola sartu zuen zarauztarrak. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores