Emakumezkoen Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeek asteburuan egingo dute debuta Euskal Liga, iaz igoera lortu eta gero.
Larunbatean izango da, goizean, Bidebietan Aiala Zarautzen aurka. Kadeteek irekiko dute denboraldia 10,30etan eta jubenilek, 12etatik aurrera.
Yanis Aguado, Irati Azkue, Irati Caballero, Oihane Cao, June Del Campo, Nahia Gametxo, Nerea García, Elene Iñarra, Uxue Obeso, Alaine Pascual, Iara Pascual eta Amaia Zolezzi jokalariek osatuko dute Lacturale Bera Bera kadete taldea, María Gracia eta Angelique Delsuc entrenatzaileen zuzendaritzapean.
Bestetik, Verónica Valverde eta Elisa Lealek zuzenduko dute Lacturale Bera Bera jubenil taldea, bertan direlarik, Maider Aginaga, Kattina Artola-Martin, Evelyn Briones, Wingherly Castillo, Sara Dominguez, Nerea Lizarraga, Leire Martínez, Malen Morandeira, Izaro Mujika, Leire Sarriegi, Leire Sorondo eta Naroa Suárez.
Lagunartekoak
Partida horiek amaitzerakoan, 14etan, senior taldeak lagunartekoa jokatuko du Aviron Bayonnais taldearen aurka. Eta kadete neskak Urnietan 10etan.