SUPER AMARA Bera Berak “gutxieneko helburu” gisa partida bat irabaztea finkatu zuen atarian eta Lublinen burutu den Txapeldunen ligako sailkatze fasetik EHF Cupeko QR3ra joango da zuzenean Jomi Salerno (40-20) gainditu ostean. Kapitanak onartu du “pozik gatoz, sentsazio onekin eta orain Ligan jarriko dugu arreta”.
SUPER AMARA Bera Bera alemaniarren aurka 33-27 galdu arren “estutu genituen eta nire ustez kostata irabazi ziguten”. Jomi Salernori aise irabazi zioten gipuzkoarrek Txapeldunen ligako atarikoan hirugarrenak izateko, irabazleak BBM Bietigheim taldeak MKS Lublin aise gainditu zuelari (34-19).
Alba Menéndezek dio “pozik gaude emaitzarekin” eta Alemaniarren aurkako partidatik “ere bai, jokalari internacional ugari dituena eta nire ustez motibaziorako asko balio izan zaigu, Europan ere paper ona egin dezakegulako”.
SUPER AMARA Bera Bera EHF Cupeko multzoen fasean ikusten duen galdetuta, azaroako kanporaketa gainditu beharko du horretarako, Menéndezek “lanean jarraitzea eta talde gisa hobetzen joan” nahiago du. “Azaroa etorriko da baina Ligan arreta jarri behar dugu, larubatean Morvedre izango du aurrean eta bi irteera oso konplituak ditugu Málaga (irailaren 18an) eta A Guardan (irailaren 22an).