Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak EHF Cupeko QR3 delakora sailkatu da zuzenean gaur Jomi Salerno aise gainditu ostean (40-20, 17-8 atsedenaldian) Lublinen burutu den Txapeldunen Ligako sailkatze fasean hirugarren izateko.

Hortaz, gipuzkoarrek Europako kanporaketa bat saihestuko dute eta antza Errusiara bidaia Teldera ere joan behar denean. Horregatik bere garrantzia zuen partidak eta hórrela ekin diote lehiari, defentsan arreta berezia jarriz, Gómez albokoaren gainean Menéndez, Arruda bikain aritu da eta Da Silva, Cardoso eta Sans, fin kontraerasoan.

Imanol Álvarezek kapitainaz gain, erdian Berasategi eta Sans, Arrojeria ondoa eta Cardoso eta Da Silva jarri ditu. Arderius Berasategiren ordez erasoan.

SUPER AMARA Bera Berak gainera baloia ondo mugitu du lehenengo lerroan aukerak sortuz pibotearekin edo hegaleko jokalariekin,  Cardoso eta Da Silva. Defentsan blokajeei eta Arrudaren geldiketei esker gipuzkoarren korrika egiteko aukera izan dute. Gainera Karsten eta  Terés sartu ditu Álvarezen eta argentinak jarraipena eman dio atzoko partidari golak erraz sartzen. Atsedenaldian, 17-8.

Imanol Álvarezek Maitane Etxeberia eserlekuan utzi du, eskuan min hartuta. Bigarren zatiaren hasieran Arderius kokatu du Gómez gainean, Berasategi eta Camejo erdian, Menéndez, Ezkurdia eta Cardoso, Castellanos atepean. Sansek atsedena hartu du.

Napoletanok asmatu du hegaletik baina Arderius eta Menéndez ere bai. Gol eman dira bi aldeetan Da Silva berriro pistaratu arte. Ezkudia Cardosoren lekuan kokatu da eta Da Silvak gol festarekin jarraitu du, Karsten ere apuntatu delarik.

Álvarezek minutuak banatzen jarraitu du: Terés Menéndezen ordez, Arrojeriak Arderiusen lekua eta Zugarrondok Castellanosena eta SUPER AMARA Bera Bera tartea zabaldu du.

Gipuzkoarrek gutxienez partida bat irabaztea nahi zuten eta baita lortu ere. Aldeak ez du leku onean jarri EHFko rakinari, izan ere, italiarrak euskaldunen aurretik ziren. Horrek esan nahi du SUPER AMARA Bera Berak fasean faboritoarekin lehiatu behar izan duela lehenengo egunetik.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 40, Jomi Salerno 20

SUPER AMARA Bera Bera 40 (17+23): Arruda, Cardoso (7), Menéndez (2), Arderius (2), Sans (4), Arrojeria (1) eta Da Silva (13, 2p) –hasierako zazpia- Berasategi (3), Karsten (8), Terés, Camejo, Ezkurdia, Castellanos (o.a.) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Etxeberria

Jomi Salerno 20 (8+12): Piantini, Coppola, Gómez (7, 1p), Lauretti (3), Landri (2), Dalla Costa (2) eta Napoletano (3) – hasierako zazpia - Casale (2), Stellato, De Somma, Oliveri, Fabbo, De Santis (1) eta Ferrari (o.a.)

Epaileak: Bogdan Nicolae (ROU) eta Romeo Mihai (ROU)

Kanporatuak: Menéndez, Camejo eta Ezkurdia Super Amara Bera Beratik eta Oliveri eta Gómez Jomi Salernotik

Partzialak: 3-1, 5-3, 8-4, 10-5, 13-7, 17-8 –atsedenaldian- 21-11, 23-14, 27-16, 30-18, 36-20 eta 40-20

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores