Uste baino garranti gehiago du gaur arratsaldean Lublingo Globus Hallen ospatuko den partida (16etan), izan ere, SUPER AMARA Bera Bera eta Jomi Salerno taldeek Alemaniako Bietigheim eta bertako MKS Lublinen artean bezperan jasandako porrotak ahazteaz gain, EHF Cupeko azaroan jokatuko den Q3 delakora zuzenean pasatzea dute helburu.
Galtzaileak, aldiz, urrian kanporaketa bati ekin beharko dio, Q2 delakoan, non aukeran dira Zvezdak eta LK Zug Handball suizarrak, joaneakoa errusiarrek sei goleko aldea lortu dutelarik. Jomi Salernok hamabost minutu onak jokatu arren MKS Lublin taldearen aurka (6-6 berdinketatik, 15-7 atsedenaldira), partida konplikatua izango da garai hauetan bi partida jarraian jokatzea zaila baita.
SUPER AMARA Bera Berak baikor ekingo dio lehiari BBG Bietigheim indartsua estutu zuelako lehengo zatian, batez ere. Alemaniarrek eta poloniarrak multzoen fasea izango dute hizpide 19etatik aurrera.
Aurrean, aurkari ezaguna, izan ere, italiarrak eta donostiarrak 2014ean jokatu zuten EHF Cupeko kanporaketa, gipuzkoarrak nagusi Salernon ospatu ziren bi partidetan. Halere, euskaldunen aldetik Menéndez, Arrojeria, Etxeberria eta Zugarrondo daude eta italiarren aldetik Napoletano eta Casale hegalariak, Lauretti zentrala eta Coppola pibota.
Jomi Salernoko jokalariek Italiako selekzioko oinarria izan ziren Tarragonako Mediterraneoko Jokuetan. Bertan izan ziren Castellanos, Sans eta Etxeberria. Ferrari atezaina, Dalla Costa albokoa, Landri zentrala eta Napoletano, Lauretti eta Casale izan zituzten aurrean. Espainiak 28-21 nagusitu zen Etxeberriaren zazpi golekin eta Sansen bi golei esker.
Atzo Lublinen Gómez kubatarren ekarpena azpimarragarriena izan zen, zazpi golekin eta %50eko portzentaiarekin. Jomi Salernok ondo ekin zion lehiari, Landri zentralaren agindupean Gómez eta Dalla Costa albokoek protagonismo handia hartu zuten erasoan. Halere, 9-0 partziala ezin izan zuten gelditu, poloniarrak oso eraginkor zirelako jaurtiketetan.
SUPER AMARA Bera Berak jokalari aukera handiagoa aprobetxatu nahiko du, defentsaren eta atezainen ekarpen klasikoa aldarrikatu eta, zergatik ez, Europako federazioak fase honetarako ezarritako rakina irauli.