SUPER AMARA Bera Berak ez du Txapeldunen Ligako multzoen fasea jokatuko gaur arratsaldean Lublingo Globus Hallean SG BBM Bietigheim indartsuaren aurka amore eman ondoren (33-27, 17-15 atsedenaldian), ondorioz, EHF Cuperi ekingo dio.
Halere, gipuzkoarrek alemaniarrak estutu dituzte batez ere lehenengo zatian. Eta partidari makal ekin ondoren, erasoak SG BBM Bietigheim taldeko defentsa handiaren aurka talka egiten zuelako. MVP izendatu duten Visser holandarrak ireki du markagailua, donostiarrek bost minutu baino gehiago behar izan dituzte Arderiusek asmatu duen arte baina Holandako beste internazionalak, Van der Heijden, albokoak hiru gol egin ditu kanpoko jaurtiketak medio. SG BBM Bietigheim taldeak baliabide handiak ditu, kanpoko jaurtiketa, barneraketak, pibota sendoak eta hegalean ere aukerak.
Halere, 1-3 partzialarekin Etxeberria, birritan, eta Arderiusi esker, SUPER AMARA Bera Bera (13’: 7-5) gerturatu da. Hortik aurrera, Imanol Álvarezen jokalariak pazientziarekin mugitu dute baloia eta madriladarrak barneraketak egiteko aukera izan ditu.
Defentsa, lana handia izan arren alemaniarrek aurkitu dituzte hutsuneak. Hasieran, Camejo eta Sans jarri dira erdian Menéndez eta Arrojeria ondoan, Etxeberria eta Da Silva hegaletan, Castellanos atepean. Arderius eta Cardosok kapitaina eta kataluniarren ordez atera dira erasoan.
Alemaniako irteera baretuta, partida orekatu da. Imanol Álvarezek eserlekua mugitu du Etxeberria eta Arrojeriari atsedena emanez Karsten eta Menéndez erasoan jarriz eta Arderius eta Cardosok asmatu dute Eckerle atezainaren aurrean. Gipuzkoarrak gol batera kokatu dira (13-12: 24’). Albertsen, BBM Bietigheim taldeko entrenatzaileak partida gelditu du, 3-0 partziala lortuz ondoren.
Arderiusek hutsuneak sortu ditu, Karstenek hiru golekin aprobetxatu dituenak , azken segunduan sartu du hirugarrena. Atsedenaldian, Super Amara Bera Bera partidan zegoen.
Bigarren zati hasieran baina Karsten saiatu da, Sans kaleratu dute eta SG BBM Bietigheim ondo aprobetxatu du 4-0 partziala lortuz. Imanol Álvarezek Sans eta Terés jarri ditu erdian, Menéndez eta Karsten ondoan eta Ezkurdia eta Etxeberia, hegaletan; Zugarrondo atepean. Baina partida gelditu behar izan du (21-15: 35’). Menéndezek tartea murriztu du baina penaltietan ere hasi da huts egiten taldea.
Halere, Karstenek hutsuneak aurkitu ditu eta desabantaila bost goletan mantendu da, Loerper alemaniarrak tartea zortzi goletara eraman duena (28-20: 47’). SUPER AMARA Bera Berak ez ditu besoak jaitsi eta Karsten, Cardoso, Ezkurdia eta Arderiusen artean sei goletan utzi dute desabantaila.
Ondorioz, hirugarren esperientzia Txapeldunen ligako atarikoan Bera Berak burutu duena gaur Lublinen 2013an Viborgen eta 2016an Donostikoak jokatu ostean. Bihar, igandean 16etan MKS Jomi Salernoren aurka jokatuko du, partida garrantzitsua da, izan ere, irabazleak EHF Cupen azaroari ekingo dio QT3 delakoan eta galtzaileak QT2 urrian eta aurrean Zvezda errusiarra edo LK Zug Handball suizarra (errusiarrek 30-24 irabazi duena joanekoa).
Fitxa: SG BBM Bietigheim 33, SUPER AMARA Bera Bera 27
SG BBM Bietigheim 33 (17+18): Eckerle, Malestein, Van der Heijden (5), Lauenroth (1), Visser (5), Ivancok (1) –hasierako zazpikoa- Naidzinavicius (4, 3p), Schulze (3), Woller (4), Loerper (5), Gustin (4), Rozemalen (1) eta Salamakha (p.s.)
SUPER AMARA Bera Bera 27 (15+12): Castellanos, Cardoso (6, 3p), Etxeberria (3), Arderius (5), Camejo, Arrojeria eta Da Silva (1) –zazpikoa- Menéndez (1), Sans, Karsten (8, 1p), Berasategi, Terés (1), Ezkurdia (1), Zugarrondo (o.a.) eta Arruda (1) (o.a.)
Epaileak: Jiri Opava eta Pavel Valek (Txekia). EHFko delegatuak: Zuzana Fuleova (Eslovakia) eta Arijana Vojic (Bosnia-Herzegovina)
Kanporatuak: Laurenroth, Van der Heijden eta Naidzinavicius BBM Bietigheimetik eta Camejo, Sans Super Amara Bera Beratik.
Partzialak: 2-0, 5-2, 8-6, 11-8, 14-12, 17-15 –atsedenaldia- 21-15, 22-17, 26-19, 28-22, 30-23 eta 33-27