Bera Bera

Select your language

Lublinek hartuko du larunbatean eta igandean Txapeldunen Ligako QT1 sailkatze fasea SUPER AMARA Bera Bera, SG BBM Bietigheim, Jomi Salerno eta bertako MKS Lublin taldeekin. Bakarrak lortuko du multzoen fasean aritzea, emakumezkoen kluben arteko Europako lehiaketarik handienean.

SUPER AMARA Bera Berak eta Alemaniako BBM Bietigheim taldeek fasea irekiko dute Lublingo Globus Hallen Jiri Opava eta Pavel Valek txekiarrek zuzenduko duten lehian. Bestetik, MKS Lublin eta Jomi Salerno taldeek 19etan elkarren aurka arituko dira. Beste atarikoa Kroazian jokatuko da, bitartean, 14 talde zain daude lehiaketari urrian hasiera emateko.

Txapeldunen Ligako D multzoa osatu nahi duen taldeak bi norgehiagokak irabazi behar ditu. Gainontzekoak EHF Cupean arituko dira, partida bat gainditzen dituztenek Q3an sartuko dira azaroan eta biak galtzen duen taldeak, urrian.

SUPER AMARA Bera Bera Lublinera presiorik gabe etorri da, jakinda lehenengo partidatik erronka handia dela. Izan ere iazko Txapeldunen Ligan Main Round delakora arte iritsi zen BBM Bietigheim izango duela aurrean, Alemaniako azpitxapelduna Thüringer taldearen atzetik. Imanol Álvarezen jokalariak Lublingo Globus Hall ikusgarrian entrenaldia burutu dute ordubetez.

Partida ikusgai: EHFTV

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores