Poloniaruntz irten baino lehenago, Alba Menéndez kapitainak eta Fernanda Da Silva hegaleko jokalariak komunikabideen aurrean izan dira Bidebietan mezu argi bateakin, “SG BBM Bietigheim faboritoa da baina aukerak ditugu”.
Alboko jokalariak adierazi du taldea “bidaiatzeko gogokin gaude, horrelako lehiaketari heltzeko”. SUPER AMARA Bera Berak Lublinen antolatuko den Txapeldunen Ligako sailkatze fasean (QT1) parte hartuko du larunbatean (16etan) SG BBM Bietigheim alemaniarraren aurka. Bestetik, bertako MKS Lublin taldeak Globus Hall pistan Jomi Salerno hartuko du –Italiako txapelduna- 19etan. Igandean, ordutegi berak: hirugarren gelditzeko lehia eta finala, alegia. Irabazleak baino ez du Txapeldunen ligako multzoen fasean arituko eta Errumaniako Bucaresti, Hungariako FTC eta Norvegiako Vipers taldeen aurka jokatzeko urrian eta azaroan. Gainontzeko hiru taldeek EHF Cupera pasatuko dira, partida bat irabazten duten bi taldeek azaroan Q3 delakoan eta bi partidak galtzen dituenak urrian izango du kanporaketa.
Menéndez eta Da Silva –hilabeteak eman zituen talde alemaniarrekin 2016an- bat datos “beraiek dira faboritoak oso talde indartsua dutelako, postu guztietan internazionalak”. No Halere, ilusioari heldi diote eta taldekideei “gozatzeko, joku polita egitea”. Izan ere, Da Silvak dio “ez daude ohituta SUPER AMARA Bera Berak duen estiloari aurre egiten”.
Defentsa “erabakiorra” izango da, Menéndezek aipatzen duen bezala “gure Ligan ez daude horrelako jaurtitzaileak”. Eta erasoan, “abiadura”.
Kapitainak adierazi du “helburu minimoa partida bat irabaztea da”. “Biak gainditzen baditugu eta Txapeldunen ligan jokatuz gero, fenómeno”. Zentzu honetan Da Silvak “partida hauek jokatzeko etorri naiz, nire herrian diogu euritan busti egin behar dugu eta Txapeldunen liga jokatzen baditugu ni oso pozik eskubaloiko lehiaketarik onena delako”.
Partida ikusgai EHFTV