SUPER AMARA Bera Beraren aurreneko aurkariak Txapeldunen ligako sailkatze fasean 19 jokalarien izenak eman ditu. Alemaniako SG BBM Bietigheim da, ligako azpitxapelduna, Main Round delakora iritsi zena eta besteak beste, Darly Zoqbiren Buducnost eta Nerea Penaren FTC taldeak gaintzeko gai izan zena. Aurreneko finalerdia izango da, larunbatean 16etan Lublineko Globus Hall pistan (Jiri Opava eta Pavel Valek, Chequia)
Zortzi baja izan arren, sekulako taldea da SG BBM Bietigheim jokalari internazionalez josita: Alemaniarrak eta herberehetarrez batez ere. Atepean, Wester holandarraren ordez, Eckerle fitxatu du –Gascara Alemaniarekin etorri zena -. Beste fitxaketa interesgarria van der Heijden holandar eskuin albokoa da, Hungariako FTC taldetik datorrena eta, horrez gain, eskuin hegalari Daniela Gustin suediarra, Danimarkako Randers taldetik eta Kim Braun gazta, ezker hegalari alemaniarra.
Müller –Susann eta Nina-, Smeets herberehetar eta Hundahl, Biltoft eta Cecilie Woller daniarrak galdi arren, SG BBM Bietigheim oso plantilla indartsua da, baliabidez beteta. Eskarmentu handiko Valentyna Salamakha atezain, Karolina Kudlacz-Gloc poloniarra -HC Leipzig taldearekin protagonista Gascan jokaturiko atarikoan 2016an, bi partidetan 16 gol sartuz- , erreferentzia da Kim Naidzinavicius zentralarekin eta arestian aipaturiko van der Heijden. Lehenengo lerroak ere aukera gehiago ematen du: Visser –holandarra- eta Loerper –alemaniarra- eskarmentu handiko zentralak; Rozemalen, beste herberehetar eskuin albokoan eta Ivancok austriar gaztea, ezker albokoan.
Pibota oso ondo osaturik dago, martxoan Gascan egon zen beste jokalari batean, Luisa Schulze, Lauenroth veterana lagun duela. Hegaletan, fitxaketaz gain, Malestein zegoen eskuin aldean eta Fie Woller daniarra, ezkerrean. Jokalari guzti hauen arduradun Martin Albertsen entrenatzaile daniarra, 2014az geroztik Bietigheim taldea zuzentzen.