Bera Bera

Select your language

Superkopako XIX. edizioa Xixonen ospatuko da irailaren 1ean, egungo Guerreras Iberdrola ligako txapeldun SUPER AMARA Bera Bera eta Kopako Liberbank Gijón txapeldun taldeen artean.

2018-19 denboraldia irekiko duen partida izango da hortaz. Bezperan, Eskubaloiko Gala ospatuko da, non besteak beste iazko denboraldiko jokalaririk onenek garaikurrak jasoko dituzte, horien artean  Silvia Ardeíus jokalari onena moduan; Maitane Etxeberria, eskuin hegaleko jokalari onena eta Renata Arruda atezain onena.

Liberbank Gijón taldeak plantilla nagusiari eutsi dio, Arruda, Agustina López eta Campligi pibota izan ezik. Aitzitik Camila Bonazzola eta Guiuliana Gavilán argentinarrak, Raquel Álvarez Tatiana Lozano alboko jokalariak fitxatu ditu. Asturiarrentzat aurreneko Superkopa izango da; guipuzkoarrek, aldiz, zazpigarrena eskuratu nahi dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores