Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek aurrendeboraldiko lehenengo asteari errepasoa jo dio esanez “taldeak ilusioarekin ekin dio”. “Normala eta espero genuera aurredenboraldian” jokalariak “nekatuta” ikusten ditu, halere “ondo, gogo handiarekin lanean, ilusioarekin, ni bezala”.

Egunak joan ahala, jokalariak agertzen hasi dira. Berasategi astelehenean, Camejo pibota asteartean eta arratsaldean Donostiara iritsiko dira Menéndez, Kazango Mundialean laugarren izan ostean, eta Renata Arruda atezaina, hortaz Arrojeria baino ez da faltako, Kroazian Unibertsitate mailako mundiala jokatzen ari dena.

Imanol Álvarezek uste du “klubak plantilla ona osatu du, orain niri dagokit talde ona egitea lau lehiaketei ondo heltzeko”.

Hasteko, entrenatzaileak “Superkopa ondo prestatu behar dugula esan diet, fisikoki egokitzen garen bitartean”. Bere ustez, hasiera estuak badu “alde positiboa”, izan ere, Superkopa irailaren 1ean, Txapeldunen Ligako atarikoa Lublinen hilaren 8 eta 9an, Málaga, A Guarda eta Teldera irteerak “jokalariengan arreta pizten du, aurredenboraldian konzentraturik egoten dira entrenatzailearen lana errazte aldera”. Halere, “partida horiek aurrerago jokatzea nahiko nuke,  Morvedre edo Castellón gutxietsi gabe” onartu du.

Komunikabideen aurrean berretsi du “orain Superkopan kokatu gara” nahiz eta Txapeldunen Ligako sailkatze faseari ere erreparatu. SUPER AMARA Bera Berak Alemaniako Bietigheim taldea izango du aurrean “akaso aurkaririk zailena, baina hori jakin bagenekien eta prestatu eta landu behar duguna”. “Bideoren bat ere ikusi izan dugu” baina segituan “Superkopa” du hizpide.

Ezker hegalaria

Álvarezek taldeari “eskubaloia nik nola ikusten dudan” adierazi nahi du “Bera Beraren nortasunari muzin egin gabe, hau da, defentsa eta kontraerasoa”. “Ligako egungo txapelduna da, hortaz ez dugu asko aldatuko, gauzaren bat hobetzea baino ez” aipatu du. Zentzu honetan, taldeak jokatuko dituen bost lagunartekoak “jokalariak entrenatzaileen ideietara nola moldatzen dira ikusteko aproposak dira”. Aurten Mecalia Guardés eta Aula Alimentos de Valladolid taldeekin batera antolatu den BAG Summer Experience izeneko txapelketan “nola gauden ikusiko dugu”, izan ere, A Guardan SUPER AMARA Bera Berak Aula Alimentos de Valladolid izango du aurrean abuztuaren 21ean eta hurrengo egunean bertakoak edo Helvetia Alcobendas.

Plantillaz galdetuta, Imanol Álvarez ezagutzera eman du aurredenboraldia egin behar zuten Eider Lizarbe eta Anne Gorostidi jokalariek “baja izango dira arrazoi ezberdinengatik”. Denboraldiko hasierako egutegia oso zorrotza denez “ezker hegaldeko postu hori, Aramendia osatu arte, motz gelditzen zaigunal iruditzen zaigu (Uxue Ezkurdia bakarrik) eta posible da jokalari berri bat ekartzea”. Nobedade gisa aipatu du Balonmano Colores taldeko Danila So Delgado jokalari gazteak “gurekin egingo du aurredenboraldiko zati bat”. “Etorkizun handiko jokalaria da, jubenil mailako selekzioarekin aritu da eta kluba ezagutzea nahi dugu etorkizunean gurera etorriz gero”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores