Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako jokalari Sora Ishikawa, Japoniako selekzioarekin ‘Asia Games 2026' Urrea jokoan izango du Koreako Errepublikaren aurka, igandean, 18etan (11etan Donostiako orduan).

Japoniako Aichi-Nagoya probintzian jokatzen ari dira Asiako jokoak, bertan 59 kirol modalitate hartu dituztela. Emakumezkoen eskubaloian, zazpi selekzioak (Indiak uko egin zion) ligaxka jokatzen ari dira podiumeko plazak zehazteko. Japoniak orain arte jokatutako bost partidak irabazi ditu, eta Korneak, laurak. Teorian, bosgarrena bihar iritsiko da, oraindik punturik lortu ez duen Vietnamen aurka neurtuko baita. Ezustekorik ezean, Koreak gol aldea hobea duenez, Japoniak garaipena behar du 2023an Txinan lortutako Urrea berresteko, Koreako selekzioaren aurrean eskuratu zuena, hain zuzen.

super amara Bera Berako jokalariak Japoniak jokatutako bost partidetatik lau jokatu ditu orain arte, ia 100 minutu, eta bederatzi gol sartu ditu. Ishikawak jada parte hartu zuen Alemanian eta Herbehereetan ospaturiko Munduko Txapelketan, non Japonia 13. postuan sailkatu zen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores