Joaquin Rocamora Espainiako hautatzaileak super amara Bera Berako bost jokalari deitu ditu irailaren 25ean eta 27an Granollersen jokatuko den Alemaniaren aurkako lagunartekoak. Etxeberria, Erauskin, Álvarez, Arroyo eta Kelly Fonkeng daude zerrendan, atzo 20 urte bete zituen pibota nafarra nobedade nagusia delarik.
Bestalde, 2029 Proiektuaren testuinguruan, irailaren 17tik 21era burutuko dena Calellan, Etxeberria, Alvarez, Arroyo, Fonkeng, Prades eta Amores deitu ditu hautatzaileak. Hori dela eta, Guerreras Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldia irailaren 16ra aurreratu da. super amara Bera Berak bi irteera jarraian egingo ditu, irailaren 12an Malagara eta 16an Pozuelo de Calatravara (Ciudad Real).
Ishikawa eta Shunu
Era berean, Japoniak Sora Ishikawa deitu du ‘Asian Games’ delakoa jokatzeko eta Kongok, Alexandra Shunu (angolarra izan arren, Shunuk Kongorekin jokatzen du) Afrikako Kopa prestatze aldera.
































