Bera Bera Eskubaloi Eskolak ateak irekiko ditu datorren astean Bidebietan. Abuztuaren 31n astelehenean hasita, asteazkenean eta ostiralean 8 eta 11 urte bitarterko gazteek eskubaloira gerturatzeko aukera izango dute, ordubeteko dohako saioa burutzeko.
Horretarako neska-mutilak Bidebietara kirol arroparekin etorri besterik ez dute egin behar. Kiroldegia sartu ahal izateko kirol txartela behar da edo eguneko sarrera ordaindu. Eta norberari ondo datorkion egunean edo egunetan etor daiteke.
Adi, egun bakoitzean ordutegia desberdina delako:
- Abuztuak 31, 17,30etatik 18,30etara
- Irailak 2, 18,30etatik 19,30etara
- Irailak 4, 18etatik 19etara.
Eskolak aurten hiru egun ditu benjamín eta alebin mailako neska-mutilekin lanean aritzeko.
































