Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak All Star Iberdrola 25-26 osatzeko lehian dauden binaka jokalarien jakinarazi ditu gaur eguerdian. Horien artean daude super amara Bera Bera taldeko Maitane Etxeberria, Elba Alvarez eta Lyndie Tchapcthet.

Guerreras Iberdrola Ligako 14 entrenatzaileei kontsulta egin ondoren, Maitane Etxeberria eta Rocasa taldeko suediarra, Sundholm ezker hegalekoa bereganatzeko lehian ari dira; Elba Alvarez eta Martina Capdevila aukeratutako zentralak dira, Lyndie Tchaptchet Maria Zalduarekin pibotean izango du aurkari eta Martina Lang defendatzaile onena izateko, hain zuzen.

Sare sozialetako bozketak ehuneko handi bat dira talde onena aukeratzeko. Gainerako postuetan, Amandine Balzincek eta Geandra Rodriguesek atezain onenarena dute hizpide; Melinda Louisek eta Oppedalek ezker hegalekoa; Almudena Rodriguezek eta Lorena Tellezek eskuin albokoa; Brasilek eta Casasolak ezker albokoa; Baquedanok eta Clabelek etorkizun jokalaria; Ana Seabrak eta Dejan Ojedak entrenatzaile onena eta Zalduak eta Langek 25-26 ligako MVPa. Teorian, Superkopa Iberikoaren testuinguruan antolatuko da gala irailaren 5ean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores