Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur goizean Zilarrezko mailako multzoen egutegiak zozketatu ditu. Horren baitan, Bera Berako bigarren taldeak Bidebietan hasi eta bukatuko du, Balonmano Gijón taldearekin urriaren 4an eta Lobas Oviedorekin bukatu apirilaren 25ean etxean ere bai.

Ermuko Errotabarri Urrezko mailara igota eta Urdaneta eta Sinfín maila galduta, Berango-Urduliz taldeak igoera lortu zuen eta multzoa osatze aldera, Federazioak Asturiaseko taldeak kokatu ditu B multzoan, Balonmano Gijón –iaz zazpigarren A multzoan- eta igo berri den Lobas Oviedo, hain zuzen.

Hortaz, bigarren jardunaldian Bera Berak Zaragozan jokatuko du La Jotarekin eta Gipuzkoarren arteko derbiak azaroan izango dira. Lehen asteburuan Eibar hartuko dute donostiarren Bidebietan eta azaroaren 22an, Zarautzen bigarrena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores