Bera Bera

Select your language

Ordu batzu igaro ondoren, Bera Bera Eskubaloi arduradun gisa, asteburu honetan Illunben sentitutako guztiagatik eskerrak eman nahi dizkiet Erreginaren Koparen XLVII. edizioaren antolaketan inplikatutako pertsona, entitate eta erakunde guztiei.

Gure ametsik onenetan ere ez genukeen imajinatuko kirol arlotik haratago doan esperientzia hau bizitzea. Illunbe hiru egunetan zehar horrela ikustea, zaleen babesa izatea funtsezkoa izan da Kopa berriro altxatu ahal izateko. Baina irabazi izan ez bagenu ere, pozik egongo ginateke, Illunben ia 5.000 lagun elkartu ditugulako, txikiak nahiz helduak bilduz, talde guztien zaleen nahasketa zoragarria eman zen, giro sanoa sortuz, eskubaloiak islatzen dituen balioei erreparatuz. Illunbe barruan, kirol arloan, ikusi dugu jendea sufritzen, baina baita gozatzen ere, eta asko, gainera. Kanpoan, ostalaritzako eta aisialdiko eskaintzak, oro har, aurreikusitakoaren arabera asetu dute.

Ekitaldi hau antolatzea denbora asko darama. Iazko uztailean jarri genituen oinarriak. Lantalde bat sortu genuen, urratsez urrats erabakiak hartzen eta gauzatzen joan zena, aurreko edizioaren esperientzia gainditze aldera. Eta apalki, lortu dugula uste dugu. Ziur hobetzeko arloak daudela, eta dagoeneko identifikatu ditugu, baina beti intentziorik onenarekin lan egin dugu.

Hau guztia ez litzateke posible izango erakunde eta instituzio horien guztien inplikaziorik gabe. Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoa, Goizane Alvarez foru diputatuaren eta Roberto Ramajo kirol zuzendariaren eskutik, funtsezkoa da horretarako; Donostiako Udalarena bezala, Iñaki Gabarain zinegotziaren eta Donostia Kirolaren bitartez. Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak lan nekeza egin du, hamaika jardueraren bidez, eskubaloia Gipuzkoako eskualde guztietara eramateko. Eta Begisare, Once Fundazioa eta Agifesen laguntza izan dugu ekitaldi honek duen izaera soziala azpimarratzeko. Real Sociedad Fundazioari ere eskerrak eman nahi dizkiot Fan Zonen parte hartzeagatik eta Gipuzkoa Basketi txarteldegiaren kudeaketan emandako erraztasunengatik.

Ez dut amaitu nahi eskerrak eman gabe gertukoei, itzalean lan handia egiten duten boluntarioei, ezinbestekoa dena; kadete minikopa kudeatu duten pertsonei eta Lacturale Bera Berako taldeari, esperientzia ahaztuko ez dutelako; Meta Finaleko lagunei, beti hain eraginkorrak. Manteo Bera Berako taldeari eta errugbi sailari, egindako lanagatik eta Erreginaren Kopako azken fase batean Fan zone onena izatea ahalbidetu duelako, eskubaloi ataleko nire lantaldea ahaztu gabe.

Eta zer esanik ez super amara Bera Berako plantilla, une zailak gainditu dituena eta zaleei dardara eta zirrara eragin diena.

Sei urtean hirugarren aldiz, emakumezkoen kirolak, kasu honetan emakumezkoen eskubaloiak, dimentsio handiko ekitaldi bat antolatu, bizi eta goza dezakeela erakutsi dugu. Eskubaloiko Erreginaren Koparik onena egin dugu berriro, hazten jarraitzen dugu, eta gure hurrengo erronka Illunbe berria bistaratzea da, gure klubean mugarri izan daitekeen instalazioa.

Ordura arte, oraindik asko geratzen delako, Gascan ikusiko dugu elkar!

Eskerrik asko!

Tati Garmendia (Bera Bera Eskubaloiko arduraduna).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores