Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Grafometal Sporting La Riojari (24-20) berriro irabazi dio, gaurkoan Gascan, Guerreras Iberdrola Ligako final-laurdenetako itzulerako partidan. 49-43 emaitza globala kontutan hartuta Donostiako taldeak finalerdietan Conservas Orbe Zendal Porriño izango du aurkari, A Guardan(15-20) irabazita.

Talde gipuzkoarrak 40 minutu bikain egin ditu, Elba Alvarezen golarekin – zazpi metroetatik hutsezina – 19-12koa jarri du markagailuan eta kanporaketa kontrolatuta zegoela sentsazioarekin.

Hasieratik horrela izan delako. Arroyok 4-1 asmatu du erasoan ez ezik defentsan ere. super amara Bera Berak Grafometal Sporting La Rioja gainditu du area bietan, Geandra Rodrigues atezaina lanean hasi den arte (zortzi esku-hartze lehen zatian). Perezek aldea murriztu du (5-3), Erauskinek kontraerasoan asmatu du, baina Milagrosek (mina egin du sei metroetan) batera jarri du bere taldea (8-7). Ogonovszkyk lekua eta hutsunea aurkitu ditu Rodrigues gainditzeko (12-8) eta Lucia Pradesek lehen zati bikaina itxi du (zortzi geldiketa) Etxeberria kontraerasoan jaurtitzeko. Micaela Rodriguesek 14-9koa jarri du azken segundoan.

Bigarren zatian, Elke Karsten hasieratik sartu da en eta kanpoko jaurtiketaz gol bikaina lortu du, Pradesek Loidi eta Samartin geldiarazi ditu, Alvarezek zazpi metroetatik asmatu du eta Hernandezek kontraerasoan eta hegaletik (18-11).

Baina bat-batean, super amara Bera Berak kontzentrazioa galdu du, Sporting Errioxa ere azkar ibili da golaren bila, baina donostiarrek 13 minutuko lehortea izan dute, Larrayoz atezain nafarraren aurka talka eginda. Zazpi jokalarirekin, Milagros piboteak hirura jarri du bere taldea eta Insfranek bira (19-17). Ogonoszkyk eskuadran jarri du jaurtiketa (54 ": 20-17) zalantzak uxatzeko eta azken minutuetan gol trukea egon da Gascan.

Hortaz, super amara Bera Berak praktikan teorian baino zailagoa den kanporaketa du gainditu du. Orain begirada guztiak maiatzaren 8tik 10era Illunben jokatuko den Erreginaren Kopako azken fasera zuzenduko dira.

Fitxa: Super amara Bera Bera 24, Grafometal La Rioja 20,

super amara Bera Bera 24 (14+10): Prades, Erauskin (1), Rodrigues (2), Álvarez (5, 4p), Gavilan, Arroyo (3), Fresco - hasierako zazpikoa- Hernández (3), Ogonovszky (5), Etxeberria (2), Ishikawa, Amores (1), Kruijswijk (1), Karsten (1), Urretabizkaia eta Wiggins (p.s.)

Grafometal La Rioja 20 (9+11): Rodrigues, Pérez (2), Loidi (2, 1p), Benítez (1), Milagros (6), Samartín (1), Sarrionandia-Ibarra (3) -hasierako zazpikoa- Loscos, Insfran (1), Novovic, Rivadeneira, Sidibe (1), Somogyi, Chumillas (3) eta Larrayoz (p.s.)

Epaileak: Miguel Soria (valentziarra) eta Ernesto Ruiz (andaluziarra).

Kanporatuak: Arroyo, Ishikawa eta Erauskin (super amara Bera Bera) eta Milagros, Novovic, Larrayoz eta Sarrionandia-Ibarra (Grafometal)

Partzialak: 3-1, 4-2, 7-4, 8-7, 11-8, 14-9 – atsedenaldia- 16-10, 18-11, 19-13, 19-15, 20-18 eta 24-20

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores