Bera Bera

Select your language

Imanol Alvarezek eta Jon Begiristainek zuzenduta, Bera Berak eskubaloi Kanpusa antolatu du alebin eta infantil adineko haurrentzat, hau da, 2012, 13, 14 eta 15ean jaiotakoentzat. Kanpusaren datak ekainaren 21etik 27ra dira, eta Zarauzko aterpetxea izango da ostaturako eta otorduetarako erreferentzia puntua.

Kanpusaren helburua desberdina da adinaren arabera, gazteenentzat -11 eta 12 urte- eskubaloian hastea da, baloia eta espazioa menderatzen hasteko; 13 eta 14 urteko jokalariek, berriz, defentsako zein erasoko kontzeptu gehiago eskuratuko dituzte.

Horretarako, goizeko eta arratsaldeko saio bikoitzak, hondartzako entrenamendu pare bat eta eskubaloiaz bestelako jarduera fisikoren bat aurreikusi dira. Kirolaren alderditik haratago, Kanpusak bizikidetzan eta lagun berrietan ikasteko aukera ematen du, giro euskaldunean. Pentsatzekoa da Bera Berako lehen bi taldeetako jokalariek ere parte hartuko dutela saioren batean.

Interesatuek formularioa bete beharko dute eta lekuaren baieztapena jaso arte itxaron beharko dute 300 euroko kostua ordaindu aurretik, bertan sartzen baitira ostatua, otorduak eta entraldiak burutzeko pistak. Jokalariak bere kabuz joan beharko du Zarauzko aterpetxera ekainaren 21ean, igandea, 17etan, eta bilketa ekainaren 27an, larunbata, 16etan izango da leku berean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores