Taldean bi denboraldi osatuta, aurtengoaren amaieran, Ester Ogonovszky albokoak amaitutzat emango du super amara Bera Berarekin duen harremana.
Txekiako Banik Most taldetik iazko denboraldian etorrita, hungariarrak orain arte 72 partida jokatu ditu –beste batean deialdian sartu zen baino ez zuen jokatu- eta 231 gol sartu. super amara Bera Berarekin iazko hiru tituluak lortu, European Leagueko final-laurdenak jokatu eta aurtengo denboraldian, Kopa eta liga amaiera faltan, Iberiar Superkopa.
Klubari eskainitako adierazpenetan, Ogonovszkyk adierazi du Donostian “bizi ditut bi urte hauek ez ditut ahaztuko”. Bere ustez, super amara Bera Berak “konfiantza eta aukerak ermateaz gain, hemen jokalari nahiz pertsona gisa hazi egin naiz”. “Bera Bera eskubaloiaz haratago doa, familia bat da” iritzio dio eta amaitzeko “taldekide, entrenatzaileei eta zalegoari eskerrak” eman dizkie.



































