Bera Bera

Select your language

Costa del Sol Malagak Rocasa Gran Canaria eta Mecalia Atletico Guardesen aurka lortutako garaipenek sailkapena estutu dute. Lau taldeak hiru puntutan daude, Guerreras Iberdrola Ligako fase erregularra amaitzeko sei partida falta direnean. Galizako taldearen kasuan, oraindik 19. jardunaldia berreskuratu behar du Atarribian, Replasa Beti Onaken aurka, martxoaren 10ean jokatuko dena.

super amara Bera Berak sentsazioak berreskuratu zituen Granollersen, eta Rocasak Caja Rural Aula Valladolid gainditu zuen Telden. Horrenbestez, talde kanariarrak lider jarraitzen du, puntu bateko aldearekin donostiarrekiko eta bi punturekin Malaga eta Guardesekiko. Beraz, apirilaren 18ra arte, liga erregularra amaitzen den egunera arte, lau taldeek ligaxka txiki bat erabakiko dute, non average faktoreak ere bere garrantzia duen. Liga erregularreko lehen postuak berebiziko garrantzia duelako. Kantxa faktoreaz gain, datorren denboraldian European Leagueko postua bermatzen duelako.

Porriño, Elda, A Guarda eta Lanzarote Zonzamas bisitatu behar ditu Rocasak eta Atticgo Elche eta Morvedre hartu. Talde kanariarrak averagea galduta dauka super amararekin eta Malagarekin, eta oraindik A Sangriñan jokatu behar du.

super amara Bera Berak, berriz, Grafometal La Rioja hartuko du larunbat honetan Gascan (19,45etan) eta Elda Prestigio, geldialdiaren ondoren, martxoaren 14an (Gasca, 18etan), Lanzarote Arrecifera joango da; igandean, apirilaren 29an, Replasa Beti Onak hartuko du – hirugarren sailkatuarengandik hiru puntura jar liteke Guardesi irabaziz gero-, Costa del Sol Málaga bisitatuko du Aste Santuan, apirilaren 4an, eta fase erregularra amaituko du Caja Rural Aula Valladolidi hartuz, Kopako final-laurdenetan aurkari izango duena, Gascan, apirilaren 18an (19etan, ordu bateratuta). Gipuzkoako taldeak averagea irabazi du Rocasarekin, Guardesekin galduta eta hiru goleko aldea izango du Malagarekin.

Rocasa eta Guardes taldeekin average alde du Costa del Sol Malagak, bi aldiz joan behar du Lanzarotera eta beste behin Logroñora, Malagan Europako kanporaketa osoa jokatu ondoren. Larunbatean Morvedre hartuko du, martxoaren 21ean Granollers eta apirilaren 4an super amara Bera Bera.

Mecalia Atletico Guardes da egutegia gehien kargatuta duen taldea. Larunbat honetan Valladolid bisitatuko du, etenaldiaren ondoren, martxoaren 10ean Beti Onaken aurkako partida berreskuratuko du Indurain Anaietan; martxoaren 14an Porriñorekin derbia jokatuko du A Sangriñan; martxoaren 18ra aurreratutako partidan Elxera joango da – bere aurkaria European Cupeko final-laurdenetan bi asteburuetan-; martxoaren 31n Rocasa hartuko du, maiatzaren 4an Elda eta fase erregularra Sagunton amaituko du.

Galiziarren eta Alacanten arteko Europako norgehiagokak ligako datei eragingo die, bi taldeetako batek European Cupeko finalerdia jokatuko baitu – agian Malagaren aurka –, apirilaren 18an eta 25ean, eta, beraz, azken jardunaldia eta playoffeko joaneko partida astegunetan jokatuko dira.

Baina lehia ez da hor amaitzen. Bosgarren eta seigarren postuetan Replasa Beti Onak (24 puntu) daude, oraindik hirugarren postua lortzeko aukerekin, eta puntu bat gutxiagorekin, Conservas Orbe Zendal Porriño. Galiziarrek lau partida daramatzate irabazi gabe, eta hiru puntuko aldea dute Atticgo Elcherekiko (20 puntu). Bi puntura dago zortzigarren postuan KH7 BM Granollers (19 puntu), La Riojak bederatzigarrena (18 puntu) baino puntu bat gehiagorekin. Bi gutxiagorekin, Elda Prestigio (16 puntu) play-downeko lehen postuan dago, eta 14 punturekin, Caja Rural Aula Valladolidek. Morvedrek eta Zonzamasek zaila dute play-downetik ihes egitea, La Riojak baino zortzi puntu gutxiago. Eta lehen partida irabazi arren, Lanzarote Arrecife zazpira dago.

Play-offa apirilaren 25ean hasiko da, okerren sailkatuta dagoen taldearen kantxan, eta itzulikoa maiatzaren 2an izango da. Final-laurdenen ostean, Donostiako Erreginaren Kopari ekingo diote maiatzaren 8tik 10era.

                         Pt.       Otsailak 28      Martxoak10     M14                M21                 M29-31-1            Apirilak 4        A18

Rocasa               32        Porriño                              Elche               Elda                  Guardés 31       Morvedre         Zonzamas

super amara      31         Rioja                                   Elda                Arrecife             Beti  29              Málaga            Aula

Málaga              29         Morvedre                            Zonzamas      Granollers          La Rioja 1A       super amara    Arrecife

Guardés             29         Aula            Beti-Onak      Porriño            Elche 18           Rocasa 31          Elda                Morvedre

Negritaz, etxetik kanpo

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores