European Leagueko multzoen fasearekin hasi zuen urterik onena izan da ziurrenik 2025a super amara Bera Berarentzat, bederatzigarren Kopa lortu zuen Granollersen, hamargarren Liga Elxen eta hamaikagarren Superkopa, hirugarrena iberiarra, irailean Iruñean.
Guztira 45 partida ofizial jokatu ditu talde donostiarrak –beste marka bat –, Ligako 30; Kopako 3, Superkopako 2 eta European Leagueko 10. Super amara Bera Berak 35 irabazi ditu (25 Ligan, bi berdinketa eta hiru porrot); bost European Leaguen (beste bost galdu ditu) eta, logikoa denez, hiru Kopan eta bi Superkopa Iberikoan, titulu bana irabazteko. Gipuzkoarrek 1.286 gol sartu dituzte (partidako, 28,5), eta 1.140 jaso (25,33).
Hala ere, urtea emankorragoa izan zitekeen European Leagueko azken bi kanporaketetan penaltietan kanporatu izan delako. Martxoan, Lemgon (Alemania), final-laurdenetako itzuleran, 25-28 aurkako bat berdinduz, lauko finalera iristea suposatuko zukeena. Eta gertuago, azaroan, Dijonen, taldeen fase berri batean sartzeko.
Alba eta Estherren agurra
Baina ez dira zenbakiak bakarrik izan. Elxen hamargarren Liga lortuta Alba Menendezek eta Esther Arrojeriak azken partida jokatu zuten super amara Bera Berarekin. Egun batzuk lehenago, Costa del Sol Malagaren aurkako finalerdiko lehen partidan, Gascaren beroa jaso zuten agur hunkigarri batean. Bi kapitainak badoaz, baina gaur egungo taldekieek jarraitzen duten balioetan utzitako ondarea.
2025ean bi aldiz jarri da agortutako sarreren kartela Gascan, European League-n, eta bertan finkatu nahi du super amara Bera Berak bere proiektua epe laburrean. Europako klubak eta EHF lehiaketa sistemari buruz hausnartzen ari dira, eta 27-28 denboraldian, ziurrenik, Guerreras Iberdrola Ligako talde txapelduna zuzenean sartuko da multzoen fasera, hortaz, adi egotea komeni da.
Urtea beste erregistro batekin amaitu da. Super amara Bera Berako 11 jokalarik parte hartu dute Alemanian eta Herbehereetan ospatu berri den Munduko Txapelketan.
Azkenik, nabarmendu behar da super amarak beste lau urterako berritu duela bere konpromisoa, Bera Berak ere bere babesletzak sendotu ditu eta bere proiektuari Avia Esergui, Salto Fundazioa eta Naturklima gehitzea lortu du.
2025a itxi da, baina 2026a erronka berriekin iritsiko da. Horien artean, maiatzaren 8tik 10era Illunben izango den Erreginaren Koparen 47. edizioaren antolaketa. Baina lehen super amara Bera Berak ligari erreparatuko dio eta horretarako urtarrila erabakigarria baita.
































