Bera Bera

Select your language

Zubia dela eta, harrobiko partidak ez dira programatu asteburu honetarako. Zilarrezko mailako taldeak igandean izango du hitzordua, Bidebietan, 12,15etan. 11. Jardunaldia itxiko duen partidan, ECA Malkaitz Eskubaloia hartuko du. Liderraren aurka egindako lehen zatiari jarraipena eman nahi dio Jon Begiristain entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak.

Hiru partida jarraian irabazi gabe, donostiarrak seigarrenak dira sailkapenean, Beti Onak eta Camargo taldeak hiru puntura dituzte eta bost talde onenen ondoa egotea da asmoa. ECA Malkaitz talde nafarrak, berriz, bost puntu baino ez ditu eta maila eusteko borrokan dago.

Ezpeleta, Murgiondo eta Fresco, Euskadirekin

Espainiako txapelketa prestatze aldera, Euskadiko selekzioek lagunartekoak jokatuko dituzte asteburu luze honetan. Bertan izango dira Ane Ezpeleta kadetea, Lemoan entrenatuko da eta Lekunberrin jokatuko du astelehenen 16etan Nafarroako selekzioaren aurka.

Jubenil mailan, Oihana Murgiondo eta Elene Fresco. Igandean Bera Berarekin jokatuko dutenak, astelehenean Lekunberrin izango dira Euskadirekin, 19,15etan hasiko den partidan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores