Lurraldeko klubetara gehiago hurbiltzeko asmoz, super amara Bera Berak Zumarragako Ispillan hasi ditu denboraldi honetan Gipuzkoako barnealdean egingo dituen entrenamenduak. Asteazkenean (20,30etan) Logroñon jokatuko den partida gertu dagoenez, Imanol Alvarezek saio normala prestatu du.
Entrenamendua publikoa izan da eta amaieran Urola KEko senior eta jubenil batzuek interakzioan aritzeko aukera izan dute. Ondoren, logikoa denez, super amara Bera Berako jokalariei ohiko argazkiak egiteko eskatu zaie harmailetan zeudenak.
super amara Bera Berak orain arteko liga honetako errebelazio taldeari egingo dio bisita, Grafometala La Riojari alegia, hau da, lehiaketan boladarik onena daraman taldeari, lau partida jarraian irabazi baititu: azken biak Granollersen eta Eldan – hurrengo aurkari donostiarra-, Logroñon Lanzarote Zonzamas argi eta garbi gainditu zuen, eta Sagunton, Morvedre.
Zazpigarren sailkatua – lehen hiru partidak galdu zituen Elx, Rocasa eta Guardesen aurka –, Grafometal La Rioja da gol gutxien jaso dituen taldea, 22 gol baino gutxiago – super amara Bera Berak 23 gol jaso ditu–. Bitxia bada ere, partidako 20,5 golera iritsi gabe, gol gutxien egiten duen taldea da, baina azken laurak erreferentziatzat hartuta, kopurua 23tik gorakoa da, halere, horrek ez du esan nahi erritmo baxuan jokatzen duenik.
Luis Miguel Ascorbek zuzentzen duen taldeko golegile nagusia Mina Movivic da (partidako 3,5 gol), eta haren atzetik daude Blanca Benítez (2,57) eta Fernanda Luján Insfran (2,43) taldea zuzentzen duten jokalariak. Bere defentsa, normalean 6-0ekoan – tartean June Loidi-, ez du zirrikiturik uzten eta atepean, Geandra Rodrigues brasildarra nabarmentzen da. Pibotean, Granollers ohia, Paula Milagros eta Extremadurako Paula Morales ditu; alboetan, Montenegroko golegiaz gain, hainbat aukera, bereziki Loscos, Samartín (Porriño-ohia), Rivadeneira edo Sidibe argentinarra eta baliabide onak kanpoaldean, Lorena Pérez, Garoa Sarrionaindia-Ibarra (Zuazotik ekarrita) edo Somogyi hungariarra.
Horrela, gipuzkoarrek bi partida jokatuko dituzte astero azaroaren 16ra arte, azaroaren 1ean Elda bisitatu behar baitute.
































