Bera Bera

Select your language

Alba Menendezek eta Esther Arrojeriak badituzte ordezkoak. Maitane Etxeberriak eta Anne Erauskinek klubaren historian titulu gehien izan dituzten jokalariek utzitako lekukoa hartu dute, eta, horrela, aldagelaren kudeaketan etapa berri bat ireki dute.

28 urterekin, Etxeberria da klubean urte gehien egin dituen jokalaria. Lezotarrak 13. denboraldia du super amara Bera Beran, 16 urterekin 2013ko irailean debuta egin ondoren. Gipuzkoako hegalekoa hirugarren kapitaina zen Menendez eta Arrojeriarekin batera, baina orain protagonismo zuzena hartu du.

Bere ondoan, Anne Erauskin. Ermuko jokalariak laugarren denboraldia du Donostian, eta oso hazkunde handia izan du, Guerreras de Ámbros Martín taldearen deialdietan ia finkoetako bat izanik.

Gainera, egungo plantilla azken hamarkadako bigarren gazteena da, 24,4 urteko batez besteko adinarekin.

Donostiako klubak beste batzuetan ere bizi izan du aldaketa arlo horretan. Tati Garmendia eta Esme López batera erretiratu zirenean, Matxalen Ziarsolo eta Eider Rubio izan ziren paper hori hartu zutenak. Donostiarrak erretiroa hartu zuen 2013ko lehen tripletearen ondoren, eta Eli Pinedok lagundu zion Matxalen Ziarsolori, biak 2016an erretiratu ziren arte, hirugarren hirukoarekin. Orduan Alba Menendezek besokoaren ardura hartu zuen, bederatzi urte hauetan egindako lan oparoa utziz.

Etxeberriak onartu du Alba eta Estherren “hutsunea” sentitzen duela “nire kirol ibilbide osoa beraiekin egin dudalako” baina era berean adierazi du “Anne taldekide onena da lan hori betetzeko”. Ermuarrak onartu du kapitaina izatearena erantzukizun handia dela baina Menendezek eta Arrojeriak “bidea markatu zuten eta hori jarraitzen saiatuko gara”.

Ondoko argazkian ageri den bezala, Maitane Etxeberria Lekunberrin estrenatu zen kapitain gisa baina modu ofizialean, larunbatean egingo du, Gascan 19etan, Porriñoren aurkako Ligako lehen partidan.

Sarrerak salgai

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores