Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak jokatu dituen denboraldiaurreko sei partidetatik, taldeak utzi dituen sentsazio onez gain, atera daitekeen ondorioetako bat gola egiteko erantzukizuna esku anitzetan dagoela. 23 golekin, Karsten golegile nagusia izan da, baina taldeak lortu dituenen % 13ra iritsi gabe.

Sei partidetan, bataz beste 29,67 gol sartu ditu eta 21,5 gol jaso. Hau da, super amara Bera Berak bere ohiko jokoa egiteko eta baliabide guztiak ustiatzeko asmoarekin jarraitzen du, bai lehen lerrokoak, bai bigarrenekoak. Izan ere, Karstenen atzetik – hura ere penalti jaurtitzailea –, Gavilan da hurrengo golegilea (18), Somaza (17), Alvarez (15), Etxeberria eta Erauskin (14), Amores (13), Rodrigues (12), Hernandez eta Tchaptchet (10), Kruijswijk (7) eta Arroyo (5). Lehen taldearekin entrenatzen ari diren gazteak, berriz, partida bana jokatu dute: Vazquez eta Murgiondo (3 gol), Urretabizkaia (1) eta Elene Fresco, Summer BAG lehen partidan minutu batzuekin debuta egin zuena. Atezaindegian, Wigginsek seiak jokatu ditu, Naroa Zabalak lehen hirurak eta Lucia Pradesek, belaunean min hartuta, azken hirurak.

Larunbatean, Gascan 19etan, Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka, Imanol Alvarezek 16 jokalariko deialdia osatu dezake gazteetako batekin.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores