super amara Bera Berak Summer BAG txapelketaren zazpigarren edizioa irabazi berri du, laugarren urtez jarraian Leongo Villacelama herrian antolatu dena, gaur arratsaldean Mecalia Atletico Guardesi irabazita (28-16, 16-10 atsedenaldian). Donostiarrek lehen zatian bidetatutako partida bigarren zatian zaildu egin da, galizarrek berdindu egin dutelako, baina gipuzkoarren eskarmentua partidaren amaieran erabakiorra izan da.
Partida hasieran Mecalia Atletico Guardes izan da markagailuan nagusi, Lorena Tellez hizpide. Hala ere, bi taldeen galerak markagailuan agertzen ziren golak baino gehiago izan dira. super amarak Balzinc atezainarekin talka egin zuen. Erauskinek eta Tchaptchetek talde jokaldi politean berdindu egin dute eta Wiggins asmatzen hasi bezain laster – zazpi geldiketa –, gipuzkoarrek korrika egin dute eta aldea ireki dute Karstenekin.
Erasoan trabatu egin da Guardes, ezin zuelako 6-0ekoa gainditu, eta erasoan Rodrigues azaldu sda. Lehen jaurtiketa huts egin arren, beste hiruretan asmatu du, eta Gavilani asistentzia ederra eman dio (23 ": 13-9). Amoresek zerbait sumatu du orkatilan eta partida utzi du. Arroyo atera da eta pibote argentinarrak pase eder bat utzi dio. Guardesek galerak pilatu ditu– hamar lehen zatian, super amarak sei- eta gipuzkoarrak atsedenaldira Hernandezen kontraerasoan gola egin du (16-10).
Bigarrenean, super amara Bera Berak errenta handitu ere egin du Hernandezen baselina batekin eta Arroyoren bi golekin, bereziki bigarrena, ederra (19-11). Guardesek erreakzionatu du zazpi metroetako marratik, lau golera jarri da 21-17, Sabina Minguezen geldiketei esker eta Sanchak eta Castrok kontraerasoan asmatu dute.
Alvarezek partida gelditu du, baina ez Guardesen bolada ona, Ramosek hegaletik eta Sanchak atean hutsik asmatu dute (21-19). Tellezek gol batera jarri du taldea, Minguezek Ogonovszky urrundu du hegaletik eta Portillok berdinketa du (21-21). Final berri bat hasi da Villacelaman.
Somazak gol ikusgarria sartu du (22-21) donostiarren lehortea hausteko, baina Mendozak hegaletik erantzun du joko geldoa uxatuz. Alvarezek hutsartzeak agortu ditu. Karstenek besoa askatu du, Guardesi ondo atera zaio 7x6koa Serranorekin, Somazak beste jaurtiketa batekin erantzun du eta Sanchari kanpora joan zaio jaurtiketa.
Minguezek zortzigarren geldiketa egin du Karstenen jaurtiketarekin, Guardesek 7x6koarekin jarraitu du, Etxeberriaren kanporatzea lortu du, baina Pradesek Portillori baselina igarri dio. Somazak Gavilánekin lotu du bere taldeari arnasa emateko (54 ": 25-23).
Ana Seabrak partida gelditu du jokaldia prestatzeko, baina Prades erabakigarria izan sda Mendoza gelditzeko. Karstenek penaltia behartu du, Hauptmanen kanporaketak eta Minguez gainditu du zazpi metroetatik (56 ": 26-23).
Etxeberriak nagusitasunean asmatu du hiru minuturen faltan (27-24), Somazak falta behartu zuen defentsan eta Karstenek atea hutsik ikusi du beste garaipen bat ziurtatzeko, seigarrena Summer BAGen zazpi edizioetan. Costa del Sol Malagak hirugarren postua lortu du Caja Rural Aula Valladolidi irabazita (21-24).
Denboraldiaurrea sei garaipenekin amaitzen du beste horrenbeste partidatan, baina balio duena larunbatekoa da (19etan), Gascan, Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka.
Fitxa super amara Bera Bera 28, Mecalia Atletico Guardes 26
super amara Bera Bera 28 (16+12): Wiggins (zazpi geldiketa), Erauskin (1), Ogonovszky (1), Tchaptchet (1), Álvarez (3), Somaza (3, 1p) eta Hernández (3) – hasierako zazpikoa- Karsten (5, 1p), Etxeberria (2), Rodrigues (3), Amores (1), Kruijswijk, Arroyo (2), Gavilan (3), Fresco, Prades (hiru geldiketa) (o.a.)
Mecalia Atletico Guardes 26 (10+16): Balzinc (bost geldiketa), Ramos (2), Hauptman (1), Tellez (6), Palomo (1), Sancha (5) eta Castro (3) – hasierako zazpikoa- Martínez (1), Cifuentes (1p), Portillo, Serrano (2, 1p), Mendoza (2), Nieuwenweg (2), Minguez (hamaika geldiketa) (p.s.)
Epaileak: Pablo Castellanos eta Pablo González (Gaztela Leoi)
Kanporatuak: Hernandez, Erauskin, Karsten, Etxeberria eta Gavilan (super amara) eta Palomo (2) eta Hauptman (Aula).
Partzialak: 1-2, 4-4, 6-5, 10-6, 14-9, 16-10 – atsedenaldia- 19-11, 21-14, 21-18, 22-22, 25-23 eta 28-26